Collabora Office 24.04 laguntza
Fitxategi osoa edo fitxategiko elementu batzuk txertatzeko aukera ematen dizu.
Egin klik fitxategi-izenaren ondoko plus ikurrean eta hautatu txertatu nahi dituzun elementuak. Eutsi sakatuta ⌘Ctrl tekla hautapenari gehitzeko edo ⇧ tekla hautapena hedatzeko.
Fitxtegia esteka gisa txertatu nahi baduzu, hautatu Esteka.
Sakatu Ados.
Galderari erantzun Bai elementuak eskalatzeko, diapositiban doitzeko, edo erantzun Ez elementuen jatorrizko tamaina mantentzeko.
Fitxategia edo fitxategi-elementuak esteka gisa txertatzen ditu, eta esteka hori automatikoki eguneratzen da iturburu-fitxategia aldatzean.
Erabili gabeko orrialde maisuak ez dira txertatzen.