Segurtasuneko aukerak eta abisuak

Ezarri dokumentuetako ezkutuko informazioaren segurtasunari lotutako aukerak eta abisuak.

Komando hau erabiltzeko...

Sakatu Aukerak botoia Segurtasuna orrian.


'Segurtasuneko aukerak eta abisuak' elkarrizketa-koadroan kontrol hauek daude:

Gordetzean edo bidaltzean

Hautatu hau, grabatutako aldaketak, bertsioak edo iruzkinak dituen dokumentu bat gordetzen edo bidaltzen saiatzen zarenean abisu-koadro bat ager dadin.

Inprimatzean

Hautatu hau, grabatutako aldaketak edo iruzkinak dituen dokumentu bat inprimatzen saiatzen zarenean abisu-koadro bat ager dadin.

Sinatzean

Hautatu hau, grabatutako aldaketak, bertsioak, eremuak, erreferentziak edo beste iturburu batzuk (esaterako, estekatutako sekzioak edo irudiak) edo iruzkinak dituen dokumentu bat sinatzen saiatzen zarenean abisu-koadro bat ager dadin.

PDF fitxategiak sortzean

Hautatu hau, Writerren grabatutako aldaketak edo iruzkinak bistan dituen dokumentu bat PDF formatura esportatzen saiatzen zarenean abisu-koadro bat ager dadin.

Kendu datu pertsonalak gordetzean

Hautatu hau fitxategi-propietateetako, iruzkinetako eta aldaketetako erabiltzaile-datuak beti kentzeko. Iruzkinen eta aldaketen egileen izenak balio orokorrekin ordeztuko dira, adibidez "Egilea1", "Egilea2" eta abar. Denborazko balioak ere berrezarri egingo dira eta balio estandar bat erabiliko da. Aukera hau hautatuta egon ez arren, badago uneko dokumentuko informazio pertsonala ezabatzeko modua, Fitxategia - Propietateak - Orokorra ataleko Berrezarri propietateak erabilita.

Gomendatu pasahitz-babesa gordetzean

Hautatu Gorde pasahitzarekin aukera fitxategien elkarrizketa-koadroan beti gaituta dagoela zehazteko. Desautatu, fitxategiak modu lehenetsian pasahitzik gabe gordetzeko.

Ctrl eta klik egin behar da hiperestekak jarraitzeko.

Gaituta badago, Ctrl tekla sakatuta eduki behar da hiperestekan klik egiten den bitartean, hiperesteka hori jarraitu nahi bada. Gaituta ez badago, klik hutsak hiperesteka irekiko du.

Blokeatu kokaleku fidagarrien zerrendan ez dauden dokumentuetako estekak (ikus 'Makro-segurtasuna')

'Makro-segurtasuna' elkarrizketa-koadroko Iturburu fidagarriak fitxan definitutako kokaleku fidagarrietan ez dauden irudi estekatuak erabiltzea blokeatzen du. Horrela, segurtasuna handitzen da fidagarriak ez diren iturburuetako (adibidez, Interneteko) dokumentuekin lan egiten baduzu eta irudiak prozesatzeko software aplikazioen akatsekin kezkatuta bazaude. Esteken erabilera blokeatzeak esan nahi du irudiak ez direla dokumentuetan kargatuko, eta leku-marka bat besterik ez dela ikusiko.

Emaguzu laguntza!