Lineako eguneratzea

Collabora Office aplikazioaren lineako eguneratzeen jakinarazpen automatikoen eta deskargen zenbait aukera zehazten ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu - Collabora Office - Lineako eguneratzea.


note

'Lineako eguneraketa' modu lehenetsian instalatzen den modulu bat da.


Lineako eguneraketen aukerak

Bilatu eguneratzeak automatikoki

Markatu eguneratzeak dauden aldian behin egiaztatzeko, ondoren hautatu Collabora Office aplikazioak zenbatero gauzatuko duen egiaztatze hori. Egunean, astean edo hilabetean behin egingo du egiaztapena Collabora Office(e)k, Interneteko konexioren bat antzematen badu. Internetera proxy zerbitzari baten bitartez konektatuta bazaude, ezarri proxy-a - Internet - Proxy-a atalean.

Eguneraketa bat eskuragarri dagoenean, menu-barrako ikono batek Eguneratu ikonoa azalpen-testu bat bistaratzen du. Egin klik ikonoan jarraitzeko.

Egiaztapena desgaitzen baduzu, ikonoa kendu egingo da menu-barratik.

Egunero

Egunean behin begiratuko du.

Astero

Astean behin begiratuko du. Hau da ezarpen lehenetsia.

Hilean behin

Hilean behin begiratuko du.

Begiratu orain

Oraintxe begiratuko du.

Deskargaren helburua

Deskargatutako fitxategientzat hautatutako karpeta bistaratzen du.

Deskargatu eguneratzeak automatikoki

Gaitu eguneratzeen deskarga automatikoak, zehaztutako karpetara.

Aldatu

Egin klik deskargatutako fitxategien helburu-karpeta hautatzeko.

Erabiltzaile-agentea

Gaitu zure Collabora Office bertsioaren, sistema eragilearen eta oinarrizko hardwarearen informazioa bidaltzeko aukera. Informazio hori deskarga optimizatzeko erabiliko da.

Emaguzu laguntza!