Collabora Office 24.04 laguntza
Collabora Office(e)k Java aplikazioak onartzeko dituen aukerak zehazten ditu, baita zein Java Runtime Environment (JRE) erabiliko den. Eginbide esperimentalak (desegonkorrak), adibidez makroen grabazioa eta konfigurazio aurreraturako sarbidea, erabiliko diren ere zehazten du.
Java lengoaiaren mendekoak diren uneko Collabora Office moduluak eta baliabideak wikian kontsultatu daitezke.
Collabora Office(e)k Java aplikazioak eta miniaplikazioak erabiltzeko baimena ematen dizu. Java aplikazio bat edo miniaplikazio bat zure disko gogorrera sartzen saiatzen denean, galdera bat agertuko da.
Hautatu zein JRE erabili nahi duzun. Zenbait sistematan, minutu bat itxaron beharko da zerrenda bete arte. Zenbait sistematan, Collabora Office berrabiarazi behar da aldatutako ezarpenak erabilgarri egon daitezen. JREaren bide-izena zerrenda-koadroaren azpian bistaratzen da.
Sistema eragilearen JRE lehenetsia gainidatzi daiteke honako ordezkoetako batekin:
JAVA_HOME ingurumen-aldagaia ezarrita,
JRE bat gehituta $PATH aldagaiari,
Konfigurazio-fitxategia emanda: <instdir>/presets/config.
honako karpetan:Gehitu zure ordenagailuko JREaren erroko karpetan bide-izen bat. Bide-izena ondorengo elkarrizketa-koadroan ezartzen da.
Java-ren abioko parametroak elkarrizketa-koadroa irekitzen da.
Class Path elkarrizketa-koadroa irekitzen du.
Oraindik osatuta ez dauden edo akatsak eduki ditzaketen eginbideak gaitzen ditu. Eginbide horien zerrenda desberdina da bertsio batetik bestera, edo hutsik egon daiteke.
Makroen grabazioa gaitzen du. menu-elementua erabilgarri ipintzen du.
'Konfigurazio aurreratua' elkarrizketa-koadroa irekitzen du, Collabora Office ezarpen aurreratuak eta konfigurazioa moldatzeko.