Collabora Office 24.04 laguntza
Basic IDEaren (Integrated Development Environment) ezarpenak definitzen ditu, Basic lengoaian makroak editatzen laguntzeko.
Eginbide horrek Basic programatzaileari laguntza ematen dio kodea osatzeko, idazten denbora asko ez galtzeko eta kode-erroreak gutxitzeko.
Display methods of a Basic object. Code completion will display the methods of a Basic object, provided the object is a UNO extended type, and the option "Use extended types" is also on. It does not work on a generic Object or Variant Basic types.
Aldagai bat UNO interfaze edo egitura bat denean, zerrenda-koadro bat agertuko da aldagaiaren izenaren ondoren dagoen puntua idaztean (adibidez, aVar. [zerrenda-koadroa agertuko da] ). Bere metodoak eta aldagaiak zerrendatuko dira zerrenda-koadroan, justu azpian. Iradokitako metodo eta aldagaien artea mugi zaitezke gezi-teklekin. Hautatutako sarrera txertatzeko, sakatu ⏎ tekla edo egin klik bikoitza gainean saguarekin. Zerrenda-koadroa uzteko, sakatu Esc tekla.
Metodoaren izena idaztean eta ↹ tekla behin sakatzean, hautatutako sarrera osatuko da. ↹ tekla berriro sakatuta, aurrizkirik luzeena duten bat etortzeen artean mugituko da. Esaterako, ald1.met1 idaztean, met1, metodo2, metodoa3 sarreren artean mugituko da, eta beste sarrerak ez dira ezkutatuko.
Adibidea:
baliozko aldagai-definizioa da, bere metodoak puntua (".") eragilearen bidez atzitu daitezke:
Honakoak, Basic programatzailearentzako kodetze-laguntzaileak dira.
Zuzendu Basic aldagaien eta gako-hitzen kasuak, horiek idatzi bitartean. Collabora Office Basic IDEak zure kodeko Basic instrukzioen eta Basic aldagaiak zuzenduko ditu, kodearen estiloa eta irakurgarritasuna hobetzeko. Kodearen aldaketak programa-aldagaien deklarazioetan eta analizatutako Collabora Office Basic komandoetan oinarrituko dira.
Adibidea:
eta Intvar idaztean, hura zuzendu eta intVar idatziko da, intVar deklarazioan existitzen diren maiuskula eta minuskulekin bat etortzeko.
Basic lengoaiaren gako-hitzak ere automatikoki zuzenduko dira (gako-hitzen zerrenda analizatzailetik hartzen da).
Adibideak:
Integer, String, ReDim, ElseIf, etc...
Automatikoki itxi irekitako komatxoak. Collabora Office Basic IDEak itxiera-komatxoa gehituko du irekitze-komatxo bat idazten den bakoitzean. Erabilgarria da Basic kodean kateak txertatzen direnerako.
Automatikoki itxi irekitako parentesiak. Collabora Office Basic IDEak itxiera-parentesia, “)”, gehituko du irekitze-parentesi bat, “(“, gehitzen den bakoitzean.
Automatikoki txertatu itxiera-instrukzioak prozeduretarako. Collabora Office Basic IDEak End Sub edo End Function instrukzio bat gehituko du Sub edo Function instrukzio bat idatzi eta ⏎ sakatzen duzun bakoitzean.
Allow UNO object types as valid Basic types. This feature extends the Basic programming language standard types with the Collabora Office UNO types. This allows the programmer to define variables with the right UNO type and is necessary for the code completion feature.
Adibidea:
Basic programetan UNO mota hedatuak erabiltzeak programa eta beste bulegotika aplikazioen arteko elkarrerabilgarritasuna mugatu dezake