Collabora Office 24.04 laguntza
Datu-iturburuen konexioak nola multzotzen diren definitzen du.
Konexioak aukeraren bidez, jadanik beharrezkoak ez diren konexioak ez direla berehala ezabatuko eta denbora-tarte batez mantenduko direla ezarri daiteke. Datu-iturburuarekin konexio berria sortu behar bada tarte horretan, konexio librea erabili daiteke horretarako.
Hautatutako konexioak multzotuko diren ala ez zehazten du.
Definitutako konexio-datuen eta kontrolatzaileen zerrenda bistaratzen du.
Unean hautatutako kontrolatzailea zerrendaren azpialdean bistaratzen da.
Hautatu zerrendako kontrolatzaile bat eta markatu Gaitu multzotzea kontrolatzaile honentzat kontrol-laukia bere konexioa multzotzeko.
Multzotutako konexioa askatu aurretik igaroko den denbora definitzen du, segundotan. Denbora hori 30 eta 600 segundo artekoa izango da.