Collabora Office 24.04 laguntza
Testu-diseinu konplexuko dokumentuen aukerak definitzen ditu.
Thailandiera bezalako hizkuntzetan, karaktere batzuk beste batzuen ondoan ez direla onartzen zehazten dute arau batzuek. Sarrera-sekuentzia egiaztatzea (SIC) gaitzen bada, Collabora Office(e)k ez du onartuko karaktere bat beste baten ondoan egotea arau batek debekatzen badu.
Sekuentzia-sarreraren egiaztapena gaitzen du thailandiera bezalako hizkuntzetarako.
Legez kanpoko karaktere-konbinazioak erabiltzea eta inprimatzea eragozten du.
Hautatu testu-kurtsorearen mugimendua eta testu mistoko testu-hautapena (eskuinetik ezkerrera eta ezkerretik eskuinera testuaren noranzkoarekin nahastuta).
Eskuinerako geziarekin, testu-kurtsorea testu-bukaerara doa. Ezkerrerako geziarekin, testu-hasierara.
Testu-kurtsorea eskuinerako geziarekin eskuinera doa, eta ezkerrerako geziarekin ezkerrera.
Testuaren barnean, testuko objektuetan, eremuetan eta kontroletan erabili behar diren zenbaki motak hautatzen ditu Collabora Office(r)en modulu guztietan. Collabora Office Calc-eko gelaxken edukiari ez zaio eragiten.
Arabiarrak: Zenbaki guztiak zenbaki arabiarrez agertzen dira. Hori da lehenetsitakoa.
Hindiarrak: Zenbaki guztiak zenbaki indiarrez agertzen dira.
Sistema: Zenbaki guztiak zenbaki arabiarrak edo indiarrak erabiliz agertzen dira, sistemaren eskualde-ezarpenaren arabera definitutako ezarpenen arabera.
Ezarpen hau ez da dokumentuan gorde, baizik eta Collabora Office konfigurazioan.