Collabora Office 24.04 laguntza
Asiar testuen ezarpen tipografiko lehenetsiak definitzen ditu.
Karaktere indibidualen arteko ezarpen lehenetsiak definitzen ditu.
Karaktere-tartea mendebaldeko testuetan soilik aplikatuko dela zehazten du.
Karaktere-tartea mendebaldeko testuetan eta asiar puntuazioan aplikatuko dela zehazten du.
Asiar testuetan, gelaxketan eta marrazki-objektuetan karaktere-tartearen ezarpen lehenetsiak definitzen ditu.
Konpresiorik ez dela egongo zehazten du.
Puntuazioaren konpresioa soilik izango dela zehazten du.
Puntuazioaren eta japonierazko kanaren konpresioa izango dela zehazten du.
'Lehen' eta 'azken' karaktereen ezarpen lehenetsiak definitzen ditu. Paragrafo bateko hasierako edo amaierako lerroan karaktere debekatuen zerrenda aplikatuko den edo ez defini dezakezu Formatua -Asiar tipografiaaukeratzen duzunean agertzen den elkarrizketa-koadroan.
Lehen eta azken karaktereak zein hizkuntzarako definitu nahi dituzun zehatzen du.
Lehenetsia markatzen bada, hurrengo bi testu-koadroak hautatutako hizkuntzako karaktere lehenetsiekin beteko dira:
Lerro-hasieran bakarrik agertu behar ez luketen karaktereak zehazten ditu. Hemen sartutako karaktere bat lerro-hasieran kokatu beharko balitz lerro-jauzi baten ondoren, automatikoki kokatuko litzateke aurreko lerroaren amaieran. Adibidez, zerrenda honetan harridura-ikurra sartzen baduzu, ikur hori inoiz ez da agertuko lerro-hasieran, Lerro-hasieran ez zerrendan badago.
Lerro-amaieran bakarrik agertu behar ez luketen karaktereak zehazten ditu. Hemen sartutako karaktere bat lerro-amaieran kokatuko balitz lerro-jauzi baten ondorioz, automatikoki mugituko litzateke hurrengo lerroaren hasierara. Adibidez, zenbaki baten aurrean dagoen moneta-ikurra inoiz ez da agertuko lerro-amaieran, Lerro-amaieran ez zerrendan badago.