Collabora Office 24.04 laguntza
Dokumentu guztietarako balioko duten formula-ezarpenak definitzen ditu.
Inprimaketan dokumentuaren izena gehitu nahi duzun zehazten du.
Komandoak leihoko edukia inprimaketaren behealdean jarri behar den ala ez zehazten du.
Ertz mehe bat aplikatzen dio formula-areari inprimaketan.Izenburua eta Formula-testua marko baten barruan sartuko dira kontrol-laukia aktibo dagoenean soilik.
Uneko letra-tamaina doitu gabe inprimatuko du formula. Formulak handiak direnean, beharbada komando-testuaren zati bat moztu egingo da.
Inprimatzeko erabiltzen den orrialde-formatuaren arabera doitzen du formula. Inprimatzeko paper-formatuak zehaztuko du tamaina erreala.
Inprimatutako formularen tamaina txikitu edo handitzen du zehaztutako handitze-faktorearen arabera. Idatzi handitze-faktorea zuzenean Eskala biratze-botoian, edo ezarri balioa gezi-botoien bidez.
Zuriune-komodinak lerro baten bukaeran badaude kendu egingo direla zehazten du. Collabora Office aplikazioen aurreko bertsioetan, horrelako karaktereak lerro baten amaieran jarriz gero, formularen eskuineko ertza ez zen mozten inprimatzean.
Formuletan erabilitako ikurrak soilik gordetzen ditu. Aurreko Collabora Office bertsioetan, formula bakoitzean ikur guztiak gordetzen ziren.