Collabora Office 24.04 laguntza
Objektuak sortu eta lekuz aldatzeko sareta-ezarpenak definitzen ditu.
Doitze-sareta aktibatu baduzu, baina objektu batzuk banaka modu askean lekuz aldatu edo sortu nahi badituzu, sakatuta eduki ⇧ tekla funtzio hau desaktibatzeko.
Arrastatutako objektuaren ertza doitze-gida hurbilenera atxikitzen du sagua askatzen denean.
Ezarpen hori definitzeko beste modu bat Aukerak barran dago eskuragarri.
ikonoa erabiltzea da. Aukera hori aurkezpen baten edo marrazki-dokumentu batenObjektu grafikoaren ingerada orrialde-marjina hurbilenarekin lerrokatuko duen ala ez zehazten du.
Objektu grafikoaren ingerada-marrak edo kurtsoreak atxikitze-arean egon behar du.
Aurkezpen- edo marrazki-dokumentu batean, funtzio honetara Aukerak barrako ikonoa erabilita ere sartu daiteke.
Objektu grafikoaren ingerada objektu grafiko hurbilenaren ertzarekin lerrokatuko duen ala ez zehazten du.
Objektu grafikoaren ingerada-marrak edo kurtsoreak atxikitze-arean egon behar du.
Aurkezpen- edo marrazki-dokumentu batean, funtzio honetara Aukerak barrako ikonoa erabilita ere sartu daiteke.
Objektu grafikoaren ingerada objektu grafiko hurbilenaren puntuekin lerrokatuko duen ala ez zehazten du.
Horretarako ezinbestekoa da objektu grafikoaren ingerada-marra edo kurtsorea atxikitze-arean egotea.
Aurkezpen- edo marrazki-dokumentu batean funtzio honela atzitu daiteke: Aukerak barran.
ikonoa erabilizSagu-erakuslearen eta objektu-ingeradaren artean dagoen doitze-distantzia definitzen du. Collabora Office Impress(e)k Doitze-area biratze-botoian hautatutako distantzia baino gertuago badago, saguaren erakuslea doitze-puntu bati doitzen zaio.
Objektuak bertikalean, horizontalean eta diagonalean (45°) mugatuta daudela zehazten du, horiek sortzean edo lekuz aldatzean. Aldi baterako ezarpen hauek ⇧ tekla sakatuta desaktibatu daitezke.
Karratu bat sortuko dela zehazten du, laukizuzen baten alde luzeenean oinarrituta, saguaren botoia askatu baino lehen ⇧ tekla sakatzen bada. Berdin elipsearen kasuan (zirkulua sortuko da elipsearen diametrorik luzeena oinarri hartuta). Hedatu ertzak laukia hautatzen ez bada, karratu bat edo zirkulu bat sortuko da alderik edo diametrorik txikienean oinarrituta.
Objektu grafikoak Biratzean kontrolean hautatu den biraketa-angeluaren baitan soilik biratu ahal izango direla zehazten du. Objektu bat definitutako angelutik kanpo biratu nahi bada, sakatu ⇧ tekla biraketa gauzatzean. Nahi den biraketa-angelua lortutakoan, askatu tekla.
Puntua murrizteko angelua definitzen du. Poligonoekin lan egitean, oso erabilgarria izan daiteke edizio-puntuak murriztea.