Collabora Office 24.04 laguntza
Collabora Office Calc aplikazioaren formula-sintaxia eta kargatze-aukerak definitzen ditu.
Hiru aukera daude. Ikus ditzagun adibideen bidez. Adibideko kalkulu-orri batean bi orri daude, 1orria eta 2orria. 1orria orriaren A1 gelaxkak 2orria orriko C4 gelaxkari erreferentzia egiten dio.
Calc A1 - Collabora Office Calc aplikazioko aukera lehenetsia da. Erreferentzia =$2orria.C4 izango da.
Excel A1 - Microsoft Excel aplikazioko aukera lehenetsia da. Erreferentzia =2orria!C4 izango da.
Excel R1C1 - Microsoft Excel aplikazioak darabilen errenkada/zutabe helbide erlatiboa da. Erreferentzia =2orria!R[3]C[2] izango da.
Collabora Office Calc aplikazioan, funtzio-izenak euskaraz edo ingelesa ez den beste hizkuntzaren batean egon daitezke. Modu lehenetsian, kontrol-laukia desaktibatuta dago eta beraz, itzulitako funtzio-izena erabiliko da. Kontrol-laukia markatzen bada, ingelesezko jatorrizko izenak erabiliko dira. Aldaketa horrek honako esparruetan du eragina: formulen sarrera eta bistaratzea, funtzioen morroia eta formulen aholkuak. Marka berriro ere kendu dezakezu itzulitako funtzio-izenak berriro erabiltzen hasteko.
Aukera multzo honek zure formula-adierazpenetako bereizleak konfiguratzeko balioko dizu. Erabilgarria da, adibidez, funtzio-parametroak puntu eta komen bidez (;) bereiztu ordez komen bidez (,) bereiztu nahi badituzu.
Esaterako, =SUM(A1;B1;C1) ordez, =SUM(A1,B1,C1) idatzi daiteke.
Era berean, barneratutako matrizeen zutabe- eta errenkada-bereizleak ere alda daitezke. Aurretik, barneratutako matrize batek puntu eta komak (;) erabiltzen zituen zutabeak bereizteko eta barra bertikala (|) errenkadak bereizteko. Hortaz, barneratutako matrize-adierazpen tipiko batek honako itxura zuen, 5 x 2 matrize batean:
={1;2;3;4;5|6;7;8;9;10}
Zutabe-bereizleak kometara aldatuz (,) eta errenkada-bereizleak puntu eta kometara (;), adierazpen berak honako itxura izango du:
={1,2,3,4,5;6,7,8,9,10}
Formulak birkalkulatzeko nahikotxo denbora behar izan daiteke, fitxategi handiak kargatzen direnean.
Kalkulu-orri handiak kargatzeak denbora luzea behar dezake. Kalkulu-orri handi horretako datuak berehala eguneratzerik behar ez baduzu, birkalkulatzea gerorako utzi dezakezu. Collabora Office aplikazioak onartzen du Excel 2007 kalkulu-orrien (eta berriagoen) birkalkuluak atzeratzea, kargatze-denbora azkarragoa izan dadin.
Collabora Office bertsio berriek kalkulu-orrien formulen emaitzak ODF fitxategiaren barruan gordetzen ditu. Eginbide horri esker, Collabora Office bertan gordetako ODF kalkulu-orriak azkarrago birkalkulatzen ditu Collabora Office aplikazioak.
Beste programa batzuetan gordetako ODF kalkulu-orriei dagokienez, formulen emaitzak ez daudenez gordeta, birkalkulua atzeratu egin daiteke fitxategia kargatzea azkartzeko, Excel 2007 fitxategietan egiten den bezala.
Goiko sarreretarako, honako aukerak erabil daitezke:
Ez birkalkulatu inoiz - Formulak ez dira birkalkulatuko fitxategia kargatzean.
Beti birkalkulatu - Formula guztiak birkalkulatu egingo dira fitxategia kargatzean.
Galdetu erabiltzaileari - Galdetu erabiltzaileari zein ekintza gauzatuko den.
Collabora Office bidez gordetako ODF kalkulu-orriek Ez birkalkulatu inoiz eta Beti birkalkulatu aukerei egingo diete kasu.