Collabora Office 24.04 laguntza
Collabora Office Calc aplikazioko leiho nagusian bistaratuko diren elementuak definitzen ditu. Tauletako balioen nabarmentzea erakutsi edo ezkutatu dezakezu.
Zein lerro bistaratzen diren zehazten du.
Sareta-marrak noiz bistaratuko diren zehazten du. Sareta-marrak gelaxkek atzeko planoko kolorea ez dutenean soilik erakustea da balio lehenetsia. Atzeko planoko kolorea duten gelaxketan sareta-marrak bistaratzea edo hauek ezkutatzea ere aukeratu daiteke. Inprimatzeko, aukeratu Formatua - Orrialde-estiloa - Orria eta markatu Sareta kontrol-laukia.
Uneko dokumentuko sareta-marren kolorea zehazten du. Dokumentuan gorde den sareta-marraren kolorea ikusteko, joan - Collabora Office - Aplikazio-koloreak atalera, Eskema barruan bilatu Kalkulu-orria - Sareta-marrak sarrera, eta ezarri "Automatikoa" balioa kolorean.
Definitutako inprimatze-area baten barruan orrialde-jauziak bistaratuko diren zehazten du.
Marrazkiak, markoak, grafikoak eta beste objektu batzuk mugitzean, gidak bistaratuko diren zehazten du. Objektuak lerrokatzeko lagungarriak izan daitezke gidak.
Hautatu pantailan bistaratzeko zenbait aukera.
Gelaxketan emaitzen ordez formulak erakutsiko diren zehazten du.
0 balioa duten zenbakiak erakutsiko diren zehazten du.
Gelaxkaren goiko eskuineko izkinan laukizuzen txiki batek iruzkin bat dagoela adierazten duela zehazten du. Iruzkina erakutsiko da 'Aukerak' elkarrizketa-koadroko Collabora Office - Orokorra aholkuak gaitzen badituzu soilik.
Iruzkin bat beti bistaratzeko, hautatu Erakutsi iruzkina komandoa gelaxken laster-menuan.
Txertatu - Iruzkina komandoarekin, iruzkinak idatzi eta editatu daitezke. Beti bistaratzen diren iruzkinak editatzeko, iruzkinaren koadroan klik egin daiteke. Sakatu nabigatzailean, eta Iruzkinak sarreran, uneko dokumentuko iruzkin guztiak ikusi ditzakezu. Nabigatzailean ageri diren iruzkinetan klik bikoitza eginez, kurtsoreak iruzkina duen gelaxkara egingo du jauzi.
Draws a blue triangle in the bottom-left corner of a cell that contains a formula. When pointing over the blue triangle, the formula is shown in a tool tip even if a different cell is selected.
Nabarmendu balioak koadroa gelaxken edukiak, motaren arabera, kolore desberdinetan erakusteko. Testu-gelaxkak kolore beltzean agertuko dira, formulak berdean, zenbaki-gelaxkak urdinean eta babestutako gelaxkak atzeko plano gris argiarekin agertuko dira, berdin dio zein den horien formatua.
Komando hau aktibo dagoenean, dokumentuan esleitutako koloreak ez dira bistaratuko, harik eta funtzioa desaktibatu arte.
Txertatutako objektu bat, adibidez grafiko bat, hautatzen denean, aingura-ikonoa bistaratu behar den zehazten du.
Testua gelaxkaren zabalera baino zabalagoa den bada, testua lerro bereko alboko gelaxka hutsen gainetik bistaratuko da. Alboko gelaxkak ez badaude hutsik, gelaxkaren izkinako triangelu txiki batek adieraziko du testuak jarraitu egiten duela.
Formulan erreferentzia bakoitza kolorez nabarmenduta agertuko dela zehazten du. Gelaxka-area koloredun ertz batek inguratuko du, erreferentzia duen gelaxka editatzeko hautatu bezain laster.
Objektuak erakutsi edo ezkutatu egingo diren definitzen du, gehienez, hiru objektu taldetarako.
Objektuak eta grafikoak bistan edo ezkutuan dauden zehazten du.
Zure dokumentuko diagramak bistan edo ezkutuan dauden zehazten du.
Zure dokumentuko marrazkiak bistan edo ezkutuan dauden zehazten du.
Markatuta badago, orri guztiak zoom-faktore berarekin erakutsiko dira. Markatuta ez badago, orri bakoitzak bere zoom-faktorea izango du.
Zenbait laguntza-elementu taulan agertuko diren edo ez zehazten du.
Errenkaden eta zutabeen goiburukoak bistaratuko diren zehazten du.
Dokumentu-leihoaren behealdean korritze-barra horizontala bistaratuko den zehazten du.
Dokumentu-leihoaren eskuinaldean korritze-barra bertikala bistaratuko den zehazten du.
Kalkulu-orriaren dokumentuko behealdean orrien fitxak bistaratu behar diren zehazten du. Ez bada koadro hau hautatzen, orri batetik bestera bidez egin joan beharko duzu.
Eskema-ikurrak aukerak zehazten du orriaren ertzean eskema ikusi behar den. definitu baduzu,