Collabora Office 24.04 laguntza
Dokumentuko aldaketen itxura definitzen du.
Zure testu-dokumentuan edo kalkulu-orrian aldaketak grabatu edo erakusteko, aukeratu Editatu - Aldaketen jarraipena - Grabatu edo Editatu - Aldaketen jarraipena - Erakutsi.
Grabatutako aldaketak bistaratzeko ezarpenak zehazten ditu. Hautatu aldaketa mota eta dagozkion bistaratze-atributua eta kolorea. Hautatutako bistaratze-aukeren efektua erakusten du aurrebista-eremuak.
Testua txertatzen denean, dokumentuko aldaketak nola bistaratuko diren zehazten du.
Testua ezabatzen denean, dokumentuko aldaketak nola bistaratuko diren zehazten du. Testu-ezabatzeak grabatzen badira, testua hautatutako atributuarekin bistaratuko da (esaterako, marratuta) eta ez da ezabatuko.
Testu-atributuetako aldaketak dokumentuan nola bistaratuko diren definitzen du. Letra lodia, etzana, azpimarra eta horien antzeko aldaketak dira.
Kolore bat hauta daiteke gordetako aldaketa bakoitza identifikatzeko. Zerrendako "Egilearen arabera" baldintza hautatzen bada, Collabora Office(e)k automatikoki zehazten du kolorea eta aldaketak egin dituen egilearen arabera aldatzen du.
Testuko zein lerro aldatu diren adierazteko, ezker edo eskuineko marjinan agertuko den marka bat defini dezakezu.
Dokumentuan aldatutako lerroak markatuko diren ala ez eta nola markatuko diren definitzen du. Markak definitu ditzakezu, beti orrialde-marjinaren ezkerrean edo eskuinean ager daitezen, edo barruko edo kanpoko marjinan ager daitezen.
Testuan aldatutako lerroak nabarmentzeko erabiliko den kolorea zehazten du.