Collabora Office 24.04 laguntza
HTML orrien ezarpenak definitzen ditu.
Erabili 1. tamaina eta 7. tamaina arteko biratze-botoiak <font size=1> eta <font size=7> HTML etiketen letra-tamainak definitzeko.
HTML dokumentuak inportatzeko ezarpenak definitzen ditu.
HTML orri batetik zenbakiak inportatzean, beharbada dezimalen bereizlea eta milakoen bereizlea ez dira bat etorriko HTML orriaren eskualde-ezarpenarekin. Nolanahi ere, arbelak ez du eskualde-ezarpenari buruzko informaziorik edukitzen. Adibidez, "1.000" karakterek kopiatzen badituzu euskal web orri batetik, seguru asko "mila" esan nahiko dute, puntua milakoen bereizlea izan ohi baita euskararen eskualde-ezarpenean. Web orri ingeles batetik kopiatzen badituzu karaktereak, aldiz, 1 zenbakia adieraziko dute, "bat koma zero zero zero", hain zuzen ere.
If not checked, numbers will be interpreted according to the setting in Languages and Locales - General - Locale setting in the Options dialog box. If checked, numbers will be interpreted as 'English (USA)' locale.
Hautatu kontrol-lauki hau Collabora Office(e)k ezagutzen ez dituen etiketak eremu gisa inportatzeko. Irekitze-etiketa baterako, HTML_ON eremu bat sortuko da etiketa-izenaren balioarekin. Itxiera-etiketentzat berriz, HTML_OFF eremu bat sortuko da. Eremu horiek etiketa bihurtuko dira HTML esportazioan.
Inportatzean letra-tipoen ezarpen guztiei ez ikusi egiteko, markatu kontrol-lauki hau. HTML orri-estiloan definitutako letra-tipoak erabiliko dira.
HTML formatuan esportatzean, Collabora Office Basic-en argibideak kontuan hartzeko, markatu kontrol-lauki hau.
Aukera hau aktibatu behar duzu Collabora Office Basic scripta sortu aurretik, bestela ez baita txertatuko. Collabora Office Basic scriptak HTML dokumentuen goiburukoan kokatu behar dira. Collabora Office Basic IDEn makroa sortutakoan, HTML dokumentuaren iturburu-testuaren goiburukoan agertzen da.
Eremu hau markatuta badago, HTMLra esportatzean abisu bat bistaratuko da, lehendik dauden Collabora Office Basic makroak galdu egingo dituzula adierazteko.
Eremu hau markatzen baduzu, uneko dokumentuaren inprimatze-diseinua ere esportatuko da (esaterako, orrialde-zenbakiak eta puntudun marra justifikatuak dituzten aurkibideak). Collabora Office, Mozilla Firefox eta MS Internet Explorer aplikazioek irakur ditzakete horrelako edukiak.
HTML iragazkiak CSS2 (Cascading Style Sheets Level 2) onartzen du dokumentuak inprimatzeko. Gaitasun horiek erabilgarriak izan daitezen ezinbestekoa da orrialde-diseinuaren esportazioa aktibatuta egotea.
Dokumentua Interneteko zerbitzarian FTP bidez kargatzean, dokumentuko irudiak ere kopiatzeko, hautatu kontrol-lauki hau. Dokumentua gordetzeko, erabili Gorde honela elkarrizketa-koadroa eta sartu URL osoa Interneteko fitxategi-izen gisa.