Collabora Office 24.04 laguntza
Collabora Office erabiltzaile interfazearen koloreak ezartzen ditu. Uneko ezarpenak kolore-eskema gisa gorde ditzakezu eta ondoren kargatu.
Gorde eta ezabatu kolore-eskemak.
Erabili nahi duzun kolore-eskema hautatzen du.
Ondoren karga ditzakezun uneko ezarpenak kolore-eskema gisa gordetzen ditu. Izena Eskema koadroan gehitzen da.
Idatzi kolore-eskemaren izena.
Eskema koadroan erakusten den kolore-eskema ezabatzen du. Ezin da eskema lehenetsia ezabatu.
Hautatu erabiltzailearen interfaze-elementuen koloreak.
Erabiltzaile-interfazearen elementu bati kolore bat aplikatzeko, ziurtatu izenaren aurreko kontrol-laukia markatuta dagoela. Erabiltzaile-interfazearen elementu bat ezkutatzeko, garbitu kontrol-laukia.
Erabiltzaile-interfazeko zenbait elementu ezin dira ezkutatu.
Kurtsorearen ikusgaitasuna hobetzeko, ezarri %40 eta %60 arteko gris-maila aplikazioaren atzeko planoaren kolorean, automatikoki %40 gris-mailara aldatuko da.
Automatikoa kolore-ezarpenak erabiltzailearen interfaze-elementuak aldatzen ditu kolore-eskeman hautatutako kolore aurrezarriarekin.
"Bisitatutako esteken" eta "Bisitatu gabeko esteken" kolore-ezarpenak, ezarpenak aplikatu ondoren sortutako dokumentuetan aplikatzen dira soilik.