Collabora Office 24.04 laguntza
Inprimatzeko ezarpenen aukerak zehazten ditu.
Inprimagailura bidali beharreko datu kopurua murritz dezakezu hemen. Inprimatu beharreko datuak murriztuta azkarrago inprimatuko du zeren inprimatze-fitxategiak txikiagoak dira. Inprimatzeko memoria gutxi duten inprimagailuentzat errazagoa da inprimatzea. Inprimatu beharreko datuak murriztuta inprimatzeko kalitatea gutxitu daiteke pixka bat.
Zuzenean inprimatzean edo fitxategi bat inprimatzean, inprimatze-ezarpenak aplikatu behar diren edo ez zehazten du.
Eremu hau markatzen baduzu, objektu gardenak objektu normal (ez garden) gisa inprimatuko dira, ondorengo bi aukera-botoien hautapenaren arabera.
Gardentasuna ezin da zuzenean bidali inprimagailura. Gardentasuna ikusgai izan beharreko dokumentu-areak, beraz, beti bit-mapa gisa kalkulatu eta inprimagailura bidali behar dira. Bit-mapen tamainaren eta inprimatze-bereizmenaren arabera, datu kopuru handia sor daiteke.
Zehazten du gardentasuna inprimatuko dela area gardenak orrialde osoaren laurdena baino gutxiago betetzen duenean soilik.
Aukera honekin, gardentasuna ez da inoiz inprimatuko.
Bit-mapak kalitate txikiagoarekin inprimatuko direla zehazten du. Bereizmena txikitu egin daiteke, baina handitu ez.
Kalitate handiko inprimatzea 300 dpi-koa da. Kalitate normaleko inprimatzea 200 dpi-koa da.
Inprimatze-kalitate maximoa zehazten du, dpi unitateetan (puntuak hazbeteko). Bereizmena txikitu egin daiteke, baina handitu ez.
Eremu hau markatuta badago, inprimatze-kalitatearen txikitzea bit-mapei eta objektuen area gardenei aplikatuko zaie.
Eremu hau markatuta badago, gradienteak kalitate txikiagoarekin inprimatuko dira.
Inprimatzeko erabiliko den gradienteen zerrenda kopuru maximoa zehazten du.
Gradienteak tarteko kolore bakarra erabiliz inprimatuko direla zehazten du.
Kolore guztiak gris-eskalan inprimatuko direla zehazten du.
Inprimatzea hasi baino lehen zein abisu agertuko diren definitzen du.
Markatu kontrol-lauki hau paper-tamaina jakin bat behar bada uneko dokumentua inprimatzeko. Inprimagailuak ez badu onartzen dokumentuak duen paper-tamaina, errore-mezua jasoko duzu.
Markatu kontrol-lauki hau paper-orientazio jakin bat behar bada uneko dokumentua inprimatzeko. Inprimagailuak ez badu onartzen dokumentuak duen formatua, errore-mezua jasoko duzu.
Markatu kontrol-lauki hau dokumentuak objektu gardenak dituela jakinarazten dizun oharra jaso nahi baduzu. Horrelako dokumentu bat inprimatzen baduzu, elkarrizketa-koadro bat agertuko da, inprimatze-agindu horretan gardentasuna inprima dadin nahi duzun ala ez hautatzeko.