Collabora Office 24.04 laguntza
Collabora Office aplikazioak kolore pertsonalizatuak bi dimentsiotako grafiko bat eta zenbakizko gradiente bat erabilita definitzen uzten du, Hartu kolorea elkarrizketa-koadroan.
'Aukeratu kolorea' elkarrizketa-koadroak lau area nagusi ditu.
Aukera-botoien bitartez, kolorearen kolore-osagaia hautatzen da. Kolore-osagaia RGB kolore-ereduan (Red=Gorria, Green=Berdea, Blue=Urdina) edo HSB kolore-ereduan (Hue=Ă‘abardura, Saturation=Saturazioa, Brightness=Distira) adierazi daiteke. CMYK kolore-eredua ezin da hautatu eta CMYK notazioa erabiliz kolore-balioak sartzeko eskaintzen da soilik.
Biratze-botoiak kolore-osagaiaren zenbakizko balioa sartzeko dira.
Kolore-osagaien graduatzaile bertikalekin, kolorearen osagai bakoitzaren balioa aldatu daiteke. Koloredun koadro handiarekin, kolore-osagaiak gutxi gora-behera hautatu daitezke.
Beheko kolore-barra horizontalak uneko kolorea eta kolore berria erakusten ditu, elkarren alboan.
Egin klik ezkerreko koloredun area handian, kolore berria hautatzeko. Hautatze-area hori erabiliz, kolorearen bi osagai aldatu ditzakezu, RGB edo HSB kolore-ereduetan adierazita. Kontuan izan bi osagai horiek aukera-botoien bidez elkarrizketa-koadroaren eskuinean hautatu ez diren bi osagaiak direla.
Beheko barraren eskuineko aldean, Koloreak fitxa gurasoaren jatorrizko kolorea ikusiko duzu.
Beheko barraren ezkerreko aldean, elkarrizketa-koadro honetan egin duzun lanaren uneko emaitza ikusiko duzu.
Collabora Office(e)k RGB kolore-eredua besterik ez du erabiltzen du koloretan inprimatzeko. CMYK kontrolak CMYK notazioaren bidez kolore-balioak errazago sartzeko soilik eskaintzen dira.
Kolore-graduatzaile bertikalean osagai gorria aldatzeko moduan ezartzen du, eta osagai berde eta urdinak bi dimentsiotako kolore-aukeratzailearen eremuan. Onartutako balioak 0 eta 255 artekoak dira.
Kolore-graduatzaile bertikalean osagai berdea aldatzeko moduan ezartzen du, eta osagai gorri eta urdinak bi dimentsiotako kolore-aukeratzailearen eremuan. Onartutako balioak 0 eta 255 artekoak dira.
Kolore-graduatzaile bertikalean osagai urdina aldatzeko moduan ezartzen du, eta osagai berde eta gorria bi dimentsiotako kolore-aukeratzailearen eremuan. Onartutako balioak 0 eta 255 artekoak dira.
RGB ereduko kolore-balioa bistaratzen eta ezartzen du, zenbaki hamaseitarrak erabilita.
Kolore-graduatzaile bertikalean ñabardura aldatzeko moduan ezartzen du, eta saturazioa eta distira bi dimentsiotako kolore-aukeratzailearen eremuan. Onartutako balioak 0 eta 359 artekoak dira.
Kolore-graduatzaile bertikalean saturazioa aldatzeko moduan ezartzen du, eta ñabardura eta distira bi dimentsiotako kolore-aukeratzailearen eremuan. Balioak ehunekoetan adierazten dira (0 eta 100 artean).
Kolore-graduatzaile bertikalean distira aldatzeko moduan ezartzen du, eta ñabardura eta saturazioa bi dimentsiotako kolore-aukeratzailearen eremuan. Balioak ehunekoetan adierazten dira (0 eta 100 artean).
Ezarri cyan kolore-balioa CMYK kolore-ereduan adierazi den bezala.
Ezarri magenta kolore-balioa CMYK kolore-ereduan adierazi den bezala.
Ezarri hori kolore-balioa CMYK kolore-ereduan adierazi den bezala.
Ezarri beltz kolore-balioa edo -gakoa (beltza) CMYK kolore-ereduan adierazi den bezala.