Collabora Office 24.04 laguntza
Erabili fitxa hau erabiltzaile-datuak sartzeko edo editatzeko. Datuetako batzuk agian erabiltzaileak edo sistema-administratzaileak sartu zituen Collabora Office instalatzean.
Erabiltzailearen datuak Collabora Office txantiloiek eta morroiek erabiltzen dituzte. Adibidez, "Izena" eta "Abizena" datu-eremuak erabiltzen dira zure izena dokumentuaren egile gisa automatikoki txertatzeko. Fitxategia - Propietateak eremuan ikus dezakezu.
Erabiltzaile-datu batzuk automatikoki sartzen dira barneko hiztegi batean. Horrela, ortografia-egiaztatzaileak ezagutuko du. Idazketa-akatsak badaude, programak datu hauek erabil ditzake ordezpenak proposatzeko. Aldaketek eragina izan dezaten Collabora Office berrabiarazi behar duzu.
Erabiltzaile-datuak iruzkinak egitean eta aldaketen jarraipenaren moduan ere erabiltzen dira, iruzkinen/edizioen egilea identifikatzeko; eta dokumentuko azken edizio-kokagunea markatzeko, egileak dokumentua geroago irekitzen duenean azken edizio-kokagunean ireki dezan.
Erabiltzaile-datu pertsonalak sartzeko eta editatzeko, erabili Helbidea eremua.
Idatzi zuren enpresaren izena eremu honetan.
Idatzi zure izena.
Idatzi zure abizenak.
Idatzi zure inizialak.
Idatzi zure kalearen izena eremu honetan.
Idatzi zure posta-kodea eremu honetan.
Idatzi zure hiria.
Idatzi zure herrialdea.
Idatzi zure estatua.
Idatzi zure lanbidea eremu honetan.
Idatzi enpresan duzun lanpostua eremu honetan.
Idatzi zure telefono-zenbaki pribatua eremu honetan.
Idatzi zure laneko telefono-zenbakia eremu honetan.
Idatzi zure fax-zenbakia eremu honetan.
Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea. Adibidez, nire.izena@nire.hornitzailea.com
Ezarri OpenPGP zifratzerako eta sinadura digitalerako hobesten duzun gako publikoa. Hobetsitako gakoak aurretiaz hautatuta agertuko dira gakoak hautatzeko elkarrizketa-koadro batean, dokumentu bat sinatzen edo zifratzen duzun bakoitzean. Horrela, ez duzu hautatu behar izango eskuz, gako jakin batekin maiz sinatzen baduzu.
ODF dokumentuak sinatzeko, hautatu zure OpenPGP gakoa goitibeherako zerrendan.
ODF dokumentuak zifratzeko, hautatu zure OpenPGP gakoa goitibeherako zerrendan.
Markatu kontrol-lauki hau fitxategia zure gako publikoarekin ere zifratu nahi baduzu, geroago zure gako pribatuarekin dokumentua ireki ahal dezazun.
Mantendu aukera hau hautatuta beste batzuentzat zifratu dituzun dokumentuak deszifratzeko gaitasuna izan nahi baduzu.