Kontsulta-diseinuaren barra
SQL kontsulta bat sortu edo editatzean, Kontsulta-diseinua barrako ikonoak erabil ditzakezu datuen bistaratzea kontrolatzeko.
Kontsulta edo diseinua sortzeko moduaren arabera, hau da, Diseinua edo SQL fitxa-orria erabili izanaren arabera, ikono hauek agertuko dira:
SQL kontsulta exekutatzen du eta kontsultaren emaitza bistaratzen du. Exekutatu kontsulta funtzioak ez du kontsulta gorde.
Diseinu-leihotik kontsulta garbitzen du eta taula guztiak ezabatzen ditu.
Diseinu-ikuspegia edo kontsultaren SQL ikuspegia bistaratzen ditu.
Aktibatu/desaktibatu diseinu-ikuspegia
Diseinu-leihoan txertatuko diren taulak zehazten ditu.Gehitu taulak elkarrizketa-koadroan, hautatu uneko zereginerako behar diren taulak.
Funtzioa errenkada bistaratuko du Kontsulta-diseinua leihoaren diseinu-bistaren beheko aldean.
Uneko zutabeko SQL kontsultan sortutako hautapen-instrukzioa hedatzen du DISTINCT parametroarekin. Ondorioa da hainbat aldiz ageri diren balio berdinak behin bakarrik zerrendatuko direla.
SQL fitxan egoten da ikono hau:
Jatorrizko SQL moduan, Collabora Office aplikazioak interpretatu ezin dituen SQL komandoak sar ditzakezu, baina zuzenean datu-iturburura pasako dira. Aldaketa horiek diseinu-leihoan bistaratzen ez badituzu, ezingo duzu itzuli diseinu-leiho horretara.
Exekutatu SQL komandoa zuzenean