Collabora Office 24.04 laguntza
Inprimakiko nabigazioa barrako ikonoekin datu-baseetako taulak edita ditzakezu, eta datu-ikuspegia kontrolatu ere bai. Datu-base batera estekatutako eremuak dituen dokumentuetan agertzen da barra, behealdean.
Inprimakiko nabigazioa barra erabil dezakezu erregistroen artean mugitzeko edo erregistroak txertatzeko eta ezabatzeko. Datuak inprimaki batean gordez gero, aldaketak datu-basera transferitzen dira. Inprimakiko nabigazioa barran, halaber, datu-erregistroak ordenatzeko, iragazteko eta bilatzeko funtzioak ere aurkituko dituzu.
Kontrol gehiago barrako 'Nabigazio-barra' ikonoa erabil dezakezu nabigazio-barra bat gehitzeko inprimaki bati.
Nabigazio-barra datu-base bati lotutako inprimakiekin soilik dago ikusgai. Inprimaki baten diseinu-ikuspegian, nabigazio-barra ez dago erabilgarri. Ikus 'Taula-datuak' barra.
Ordenatzeko eta iragazteko funtzioekin kontrola dezakezu datuen ikuspegia. Jatorrizko taulak ez dira aldatzen.
Uneko ordenatzeko ordena edo iragazkia gorde egiten da uneko dokumentuarekin batera. Iragazki bat ezarrita badago, Aplikatu iragazkia ikonoa ere aktibatuta egongo da Nabigazioa barran. Dokumentuko ordenatzeko eta iragazteko eginbideak Inprimaki-propietateak elkarrizketa-koadroan ere konfigura daitezke. (Aukeratu Inprimaki-propietateak - Datuak - propietateak Ordenatu eta Iragazi).
Inprimakiaren oinarria SQL instrukzio bat bada (ikus Inprimaki-propietateak - fitxa Datuak - Datu-iturburua), SQL instrukzio hori taula bati dagokionean eta datu-basearen Jatorrizko SQLn idatzita ez dagoenean soilik egongo dira erabilgarri ordenatzeko eta iragazteko funtzioak.
Uneko erregistroaren zenbakia erakusten du. Idatzi zenbaki bat dagokion erregistrora joateko.
Lehen erregistrora eramaten zaitu.
Aurreko erregistrora eramaten zaitu.
Hurrengo erregistrora eramaten zaitu.
Azken erregistrora eramaten zaitu.
Erregistro berri bat sortzen du.
Datu-sarrera berri bat gordetzen du. Aldaketa datu-basean erregistratuko da.
Datu-sarrera bat desegiteko aukera ematen du.
Erregistro bat ezabatzen du. Kontsulta bat ezabatu ahal izateko, berretsi egin behar da.
Freskatu uneko kontrola