XML iragazkiak sortzea

XML iragazkiak sortzea Collabora Office aplikaziorako

Collabora Office aplikazioarentzat XML iragazkia sortzean, XSLT estilo-orria diseinatu behar duzu. Orri horrek OpenDocument XML fitxategi-formatura eta formatu horretatik beste formatu batera bihurtzen du.

Iradokizun-ikonoa

OpenDocument XML formatuari buruz informazio gehiago lortzeko, bisitatu helbide hau: https://www.openoffice.org/xml/.


Nahi baduzu, zure iragazkia duen txantiloia gehi dezakezu Collabora Office estiloak inportatzen duzun XML dokumentuan aplikatzeko.

XML iragazkia sortzeko

  1. XSLT transformaziorako estilo-orria sortu kanpoko XML formatuaren elementuak OpenDocument XML fitxategi-formatuaren elementuetan mapatzeko eta alderantziz.

  2. Sortu txantiloi bat Collabora Office estiloak kanpoko XML formatuaren elementuei esleitzeko formatu horretako fitxategi bat Collabora Office aplikaziora inportatzen duzunean.

  3. Collabora Office Writerren, sortu testu-dokumentu bat eta aukeratu Tresnak - XML iragazki-ezarpenak.

  4. Sakatu Berria.

  5. XML iragazkia elkarrizketa-koadroan, egin klik Orokorra fitxan, eta definitu iragazkiaren propietateak.

  1. Transformazioa fitxan, definitu iragazkiaren transformazio-propietateak.

  1. Sakatu Ados.

XML iragazkia probatzeko

XML iragazki pertsonalizatu batekin oinarrizko probak egin ditzakezu Collabora Office aplikazioan.

Ohar-ikonoa

Proba horiek ez dute dokumentua aldatzen.


  1. Sortu edo ireki testu-dokumentu bat.

  2. Aukeratu Tresnak - XML iragazki-ezarpenak.

  3. Iragazkien zerrendan, hautatu probatu nahi duzun iragazkia eta sakatu Probatu XSLTak.

  4. Esportazio-iragazki bat probatzeko, egin ekintza hauetako bat elkarrizketa-koadroko Esportatu arean:

  1. Inportazio-iragazkia probatzeko, sakatu Inportatu areako Arakatu, hautatu dokumentua eta sakatu Ireki.

Emaguzu laguntza!