Collabora Office 24.04 laguntza
Collabora Office aplikazioak sisteman instalatutako letra-tipoak erabiltzen ditu. Testu-dokumentu baterako, letra-tipo inprimagarri guztien artetik hauta dezakezu. HTML dokumentuetan, edo web diseinuan, pantailan ikus daitezkeen letra-tipoak soilik eskaintzen dira. Kalkulu-orrietan eta marrazkietan, instalatutako letra-tipo guztien artetik hauta dezakezu.
Inprimatu edo Inprimagailuaren ezarpenak elkarrizketa-koadroetan, hautatu inprimagailua inprimagailuak zerrenda-koadroan eta sakatu Propietateak. Propietateak elkarrizketa-koadroa agertuko da, zenbait fitxarekin osatuta. Koadro horretan zehaztu ditzakezu hautatutako inprimagailuaren PPD fitxategirako erabiltzen diren ezarpenak.
Papera fitxan, inprimagailuak ezarpen lehenetsi gisa erabili beharreko paper-formatua eta paper-erretilua zehaztu ditzakezu.
Gailua fitxan, inprimagailuarentzako aukera bereziak aktiba ditzakezu. Inprimagailuak zuri-beltzean bakarrik inprimatzen badu, aukeratu "gris-eskala" Kolorea atalean, bestela, aukeratu "kolorea". Gris-eskala jarritakoan emaitzak ez badira onak, "kolorea" hauta dezakezu Kolorea atalean, eta ikusi hura nola aplikatzen duen inprimagailuak edo PostScript emulatzaileak. Gainera, fitxa horretan koloreak eta PostScript maila zein doitasunekin definitu behar diren ezar dezakezu.
Instalatutako inprimagailuak zerrenda-koadroan hautatutako inprimagailua lehenetsia izan dadin ezartzeko, egin klik bikoitza izenean edo egin klik Lehenetsia botoian.
fax4CUPS instalatu baduzu ordenagailuan, faxak bidal ditzakezu Collabora Office softwarearen bidez.
Faxa zein telefono-zenbakietara bidali nahi duzun galdetuko dizun elkarrizketa-koadro bat agertuko da, fax4CUPS inprimagailu batera inprimatze-ordena bidali ondoren. Zenbaki anitz sar daiteke, ';' ikurraren bidez bananduta.
Collabora Office aplikazioan, ikono bat ere aktibatu dezakezu faxak fax-gailu lehenetsi batera bidaltzeko. Hori egiteko, aukeratu Tresnak - Pertsonalizatu - Tresna-barrak, sakatu Gehitu komandoak eta, "Dokumentuak" ataletik, gehitu Bidali fax lehenetsia ikonoa. Botoi hori sakatzean zein fax erabiliko den ezartzeko, joan - Collabora Office Writer - Inprimatu atalera.
Gogoan izan fax bakoitzerako inprimatze-lan bat sortu behar duzula, bestela, lehenengo hartzaileak fax guztiak jasoko ditu. Tresnak - Posta-konbinazioa elkarrizketa-koadroan, hautatu Inprimagailua aukera, eta gero, markatu Inprimatze-lan indibiduala kontrol-laukia.