Collabora Office 24.04 laguntza
Lerro baten amaieran bi hitz banatuta gera daitezen eragozteko, eutsi sakatuta
eta ⇧ teklari, hitzen arteko zuriunea idazten denean.Calc-en, ezin duzu zuriune zatiezinik txertatu.
Marratxo zatiezin baten adibidea A-Z izeneko konpainia bat da. Ez da egokia A- lerro baten amaiera agertu dadin eta Z hurrengo lerroaren hasieran. Arazo hori konpontzeko, sakatu ⇧++ minus ikurra. Bestela esanda, eutsi sakatuta ⇧ eta teklak eta sakatu minus tekla.
Marrak sartzeko, Tresnak - Autozuzenketa - Autozuzenketaren aukerak - Aukerak atalean Ordeztu marrak aukera duzu. Aukera horrek, zenbait baldintzatan, marratxo labur bat edo bi ordeztu eta marra laburra edo marra luzea sartzen du (ikusi Autozuzenketaren aukerak).
Ordezpen gehiagorako, ikusi ordezpen-taula Tresnak - Autozuzenketa - Autozuzenketaren aukerak- Ordeztu atalean. Hor, besteak beste, lasterbide bat erabiltzean marra bat marraz dadin, baita beste letra-tipo batekin ere, ezar daiteke.
Hitz-zatiketa automatikoa onartzeko hitzaren barruan marratxo bigun bat sartuta, erabili +minus ikurra. Hitza kokaleku horretan zatituko da lerro bukaeran badago, nahiz eta paragrafo horretako hitz-zatiketa automatikoa desaktibatuta egon.