Collabora Office(e)n scriptak esleitzea

Collabora Office aplikazioko menu-elementuei, ikonoei, elkarrizketa-koadroen kontrolei eta gertaerei script (makro) pertsonalizatuak eslei diezazkiekezu.

Collabora Office aplikazioak script-lengoaia hauek onartzen ditu:

  1. Collabora Office Basic

  2. JavaScript

  3. BeanShell

  4. Python

Horrez gain, garatzaileek maila altuko lengoaiak erabil ditzakete, esaterako Java programazio-lengoaia, Collabora Office kanpotik kontrolatzeko. API erreferentzia linean kontsulta daiteke, hemen: api.libreoffice.org.

Menu-sarrera berri bati scripta esleitzeko

  1. Aukeratu Tresnak - Pertsonalizatu, eta egin klik Menuak fitxan.

  2. Sakatu Gehitu.

  3. Kategoria zerrenda-koadroan, korritu beherantz eta ireki "Aplikazioaren makroak" sarrera.

  4. "Aplikazio-makroak" (Collabora Office instalazioaren direktorio partekatuan dauden scriptak), "Nire makroak" (erabiltzaile-direktorioan dauden scriptak) eta uneko dokumentuko scriptak ikusiko dituzu. Ireki haietako edozein onartuta dauden scriptgintza-lengoaiak ikusteko.

  5. Ireki script-lengoaien edozein sarrera, erabilgarri dauden scriptak ikusteko. Hautatu script bat.

  6. Script-funtzioen zerrenda bat agertuko da Komandoak zerrenda-koadroan. Hautatu funtzio bat.

  7. Sakatu Gehitu menu-esleipen berria sortzeko. Menu-sarrera berria Sarrerak zerrenda-koadroan agertzen da.

Tekla-konbinazio bati script bat esleitzeko

  1. Aukeratu Tresnak - Pertsonalizatu - Teklatua.

  2. Kategoria zerrenda-koadroan, korritu beherantz eta ireki "Aplikazioaren makroak" sarrera.

  3. "Aplikazio-makroak" (Collabora Office instalazioaren direktorio partekatuan dauden scriptak), "Nire makroak" (erabiltzaile-direktorioan dauden scriptak) eta uneko dokumentuko scriptak ikusiko dituzu. Ireki haietako edozein onartuta dauden scriptgintza-lengoaiak ikusteko.

  4. Ireki script-lengoaien edozein sarrera, erabilgarri dauden scriptak ikusteko. Hautatu script bat.

  5. Script-funtzioen zerrenda bat agertuko da Komandoak zerrenda-koadroan. Hautatu funtzio bat.

  6. Egin klik Collabora Office edo Writer aukera-botoian (edo une honetan irekita dagoen aplikazioarenean).

    Aukera-botoia sakatuta, teklen konbinazio berria Collabora Office dokumentu guztiei edo uneko moduluaren dokumentuei bakarrik aplikatzeko aukera dago.

  7. Select a key combination from the Shortcut keys list box and click Assign.

Gertaerei script bat esleitzeko

  1. Aukeratu Tresnak - Pertsonalizatu - Gertaerak.

  2. Sakatu Makroa botoia.

  3. Library zerrenda-koadroan, korritu beherantz eta ireki "Aplikazio-makroak" sarrera.

  4. "Aplikazio-makroak" (Collabora Office instalazioaren direktorio partekatuan dauden scriptak), "Nire makroak" (erabiltzaile-direktorioan dauden scriptak) eta uneko dokumentuko scriptak ikusiko dituzu. Ireki haietako edozein onartuta dauden scriptgintza-lengoaiak ikusteko.

  5. Ireki script-lengoaien edozein sarrera, erabilgarri dauden scriptak ikusteko. Hautatu script bat.

  6. Script-funtzioen zerrenda bat agertuko da Esleitutako ekintza zerrenda-koadroan. Hautatu funtzio bat.

  7. Hautatu Collabora Office aplikazioan edo uneko dokumentuan gordetzea.

    Gertaera-esleipen berria Collabora Office dokumentu guztietan edo uneko moduluko dokumentuetan bakarrik aplikatzeko aukera ematen du horrek.

  8. Hautatu gertaera bat zerrendatik eta sakatu Ados.

Objektu kapsulatu baten gertaerari script bat esleitzeko

  1. Hautatu dokumentuko objektu kapsulatua, adibidez, diagrama.

  2. Aukeratu Formatua - Markoa eta objektua - Propietateak - Makroa.

  3. Makroak zerrenda-koadroan, ireki Collabora Office scripten sarrera.

  4. Ikusiko dituzun sarrerak 'share' direktoriokoak (Collabora Office instalazioko 'share' direktorioko scriptak), erabiltzailearenak (erabiltzailearen direktorioko scriptak) eta uneko dokumentuarenak dira. Ireki horietako bat, zein script-hizkuntza onartzen diren ikusteko.

  5. Ireki script-hizkuntzen sarrera bat, erabilgarri dauden scriptak ikusteko. Hautatu script bat.

  6. Script-funtzioen zerrenda agertuko da Lehendik hemen dauden makroak zerrenda-koadroan. Hautatu funtzio bat.

  7. Hautatu gertaera bat zerrendatik eta sakatu Ados.

Hiperestekei script bat esleitzea

  1. Kokatu kurtsorea hiperestekaren barruan.

  2. Aukeratu Txertatu - Hiperesteka.

  3. Sakatu Gertaerak botoia.

  4. Hautatu eta esleitu goian azaldu den bezala.

Grafikoei script bat esleitzeko

  1. Hautatu dokumentuko grafikoa.

  2. Aukeratu Formatua - Irudia - Propietateak - Makroa.

  3. Hautatu eta esleitu goian azaldu den bezala.

Inprimaki-kontrolei script bat esleitzeko

  1. Inprimaki-kontrol bat txertatu, adibidez botoi bat: ireki inprimaki-kontrolen tresna-barra, egin klik Sakatzeko botoia ikonoan eta arrastatu botoia dokumentura.

  2. Inprimaki-kontrola hautatuta dagoela, sakatu inprimaki-kontrolen tresna-barrako Kontrola botoia.

  3. Egin klik propietateen elkarrizketa-koadroko Gertaerak fitxan.

  4. Egin klik ... botoietako batean, elkarrizketa-koadroa ireki eta hautatutako gertaerari scripta esleitzeko.

Collabora Office Basic elkarrizketa-koadroko kontrol bati script bat esleitzeko

  1. Ireki Collabora Office Basic elkarrizketa-koadroen editorea eta sortu kontrola duen elkarrizketa-koadroa.

  2. Egin klik eskuineko botoiarekin kontrolean, eta aukeratu Propietateak.

  3. Egin klik propietateen elkarrizketa-koadroko Gertaerak fitxan.

  4. Egin klik ... botoietako batean elkarrizketa-koadroa ireki eta hautatutako gertaerari scripta esleitzeko.

Emaguzu laguntza!