Collabora Office 24.04 laguntza
Eginbide hau Writer aplikazioan soilik dago.
Bi komando daude Writer dokumentu bateko aldaketak arakatzeko:
Editatu - Aldaketen jarraipena - Hurrengoa: Dokumentuko hurrengo aldaketara jauzi egin eta hautatu egiten du.
Editatu - Aldaketen jarraipena - Aurrekoa: Dokumentuko aurreko aldaketara jauzi egin eta hautatu egiten du.
Komando horiek Onartu eta Baztertu komandoekin batera erabilita, aldaketetan zehar nabigatu eta haiek onartu eta baztertu daitezke Editatu - Aldaketen jarraipena - Kudeatu elkarrizketa-koadroa ireki gabe.