Collabora Office 24.04 laguntza
Aukeratu Fitxategia - Inprimatu. Elkarrizketa-koadroko Orokorra fitxa irekiko da.
Sakatu Propietateak botoia. 'Inprimagailuaren propietateak' elkarrizketa-koadroa irekiko da.
Hautatu zuri-beltzean inprimatzeko aukera. Informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu inprimagailuaren erabiltzaile-eskuliburua.
Berretsi Propietateak elkarrizketa-koadroa eta sakatu Inprimatu botoia.
Uneko dokumentua zuri-beltzean inprimatuko da.
Aukeratu
edo , kasuari dagokiona.Ondoren, aukeratu Inprimatu.
Kalitatea atalean, hautatu Gris-eskala edo Zuri-beltza eta sakatu Ados botoia.
Aukera horietako bat hautatuta dagoenean, aurkezpen edo marrazki guztiak kolorerik gabe inprimatuko dira. Uneko inprimatze-lana soilik nahi baduzu beltzez inprimatu, hautatu aukera hori Fitxategia - Inprimatu - Collabora Office Draw/Impress atalean.
Gris-eskala aukerarekin, kolore guztiak zuritik beltzerako 256 tonuetara (gehienez) bihurtuko dira. Testu guztia beltzez inprimatuko da. Formatua - Orrialde-estiloa - Atzeko planoa aukeran ezarritako atzeko planoa ez da inprimatuko.
Zuri-beltza aukerak kolore guztiak bi balioetara bihurtzen ditu: zuria eta beltza. Objektuen inguruko ertz guztiak beltzez inprimatuko dira. Testu guztia beltzez inprimatuko da. Formatua - Orrialde-estiloa - Atzeko planoa aukeran ezarritako atzeko planoa ez da inprimatuko.
Collabora Office Writerren, koloretan formateatutako testua zuri-beltzean inprima dezakezu. Aukera hori, ondoren inprimatu beharreko testu-dokumentu guztientzat edo uneko inprimatze-prozesuarentzat soilik zehaztu dezakezu.
Aukeratu
edo .Ondoren, aukeratu Inprimatu.
Edukia atalean, markatu Inprimatu beltzean eta sakatu Ados botoia.
Ordutik aurrera, testu-dokumentu edo HTML dokumentu guztiak beltzean inprimatuko dira.
Aukeratu Fitxategia - Inprimatu. Ondoren egin klik Collabora Office Writer fitxan.
Aukeratu Inprimatu testua beltzean eta sakatu Inprimatu botoia.