Collabora Office 24.04 laguntza
Posible da Collabora Office hedapenak erabiltzea kolore-paletak, gradiente-zerrendak edo itzaleztadura-ereduen zerrendak gehitzeko.
Paleta pertsonalizatu bat hedapen modura erabilgarri badago, erabili hedapenen kudeatzailea paleta Collabora Office aplikazioan kargatzeko:
Ireki hedapenen kudeatzailea.
Egin klik
aukeranHautatu hedapenaren fitxategia (normalean, oxt fitxategi-luzapena du)
Egin klik
aukeran. Collabora Office berrabiarazi beharko da.Kolore-paletak 'Area' elkarrizketa-koadrotik kargatzen badira, Collabora Officen hedapenen webgunean erabilgarri dauden kolore-paleta guztiak erakusten dituen elkarrizketa-koadro bat irekiko da.
Aukeratu Formatua - Area eta, ondoren, egin klik Koloreak fitxan.
Egin klik Gehitu kolore-paletak hedapen baten bidez botoian. Collabora Officen hedapenen guneko kolore-paleta erabilgarri guztiak erakusten dituen elkarrizketa-koadro bat irekiko da.
Bilatu kargatu nahi duzun kolore-zerrenda eta egin klik Instalatu aukeran.
Itxi hedapenen elkarrizketa-koadroa. Collabora Office berrabiarazi behar da aldaketak indarrean sartzeko.
freieFarbe HLC kolore-zerrenda CIELAB ereduan dago oinarrituta eta CMYK inprimatze profesionalerako optimizatua dago.
Bateragarritasuneko paletan eta HTML paletan ageri diren koloreak 256 koloretako bereizmena duten pantailetarako optimizatuta daude.
“LibreOffice” eta “Material” paletek Collabora Office eta Material Design paletak dituzte, hurrenez hurren.
Paleta "tonalak" hardware anitzetan funtzionatzen duten luminantziaren eta kontrastearen arabera antolatutako kolore multzoa du.