Collabora Office 24.04 laguntza
Hori nabigatzailearen ohiko erabilera da.
Egin klik bikoitza nabigatzaileko objektuan, zuzenean objektuak dokumentuan duen kokalekura joateko.
Nabigazioa tresna-barra erabil dezakezu kategoria jakin bateko aurreko edo hurrengo objektura korritzeko.
Tresna-barra irekitzeko, erabili 'Nabigatzailea' leihoko edo testu-dokumentuko korritze-barra bertikalaren beheko Nabigatzailea ikonoa.
Nabigazioa tresna-barran, hautatu kategoria eta sakatu Aurreko objektua edo Hurrengo objektua botoia. Botoien izenek kategoriari egiten diote erreferentzia, adibidez, "Hurrengo objektua" botoiak "Hurrengo orrialdea " edo "Hurrengo laster-marka" izena du, kategoriaren arabera.