Collabora Office 24.04 laguntza
Collabora Office Writer eta Calc aplikazioek teklatuarekin eta saguarekin exekutatutako komandoak graba ditzakete
Ireki makroa grabatu nahi diozun dokumentua.
Aukeratu Tresnak - Makroak - Grabatu makroa.
Tresnak - Makroak - Grabatu makroa menu-elementua falta bada, ziurtatu makroak grabatzeko eginbidea gaituta dagoela - Collabora Office - Aurreratua atalean.
Grabazioa elkarrizketa-koadro txikia ikusiko duzu. Gelditu grabazioa botoia bakarrik dauka.
Exekutatu dokumentuan grabatu nahi dituzun ekintzak.
Sakatu Escape tekla objektu bat desautatzeko, makro-grabatzaileak oraindik ez baitu ekintza hori saguaren klikaren bidez grabatzen.
Sakatu Gelditu grabazioa botoia.
Makroa elkarrizketa-koadroa agertuko da, eta hor makroa gorde eta exekuta dezakezu.
Grabazioa makroa gorde gabe abortatu nahi baduzu, egin klik Grabatu makroa elkarrizketa-koadroko Itxi botoian.
Makroa gordetzeko, hautatu makroa gordetzeko erabiliko duzun objektua Gorde makroa hemen zerrenda-koadroan.
Makroa liburutegi edo modulu berri batean gorde nahi baduzu, egin klik Liburutegi berria edo Modulu berria botoian eta idatzi liburutegiaren edo moduluaren izena.
Idatzi makro berriaren izena Makro-izena testu-koadroan. Ez erabili Basic gako-hitzak izen modura.
Sakatu Gorde.
Ondorengo ekintzak ez dira grabatzen:
Leihoen irekitzea ez da grabatzen.
Grabatzailea abiarazi den leihoa ez den beste batean egindako ekintzak ez dira grabatzen.
Leihoak txandakatzea ez da grabatzen.
Dokumentuaren edukiarekin zerikusirik ez duten ekintzak ez dira grabatzen. Adibidez, 'Aukerak' elkarrizketa-koadroan, makro-antolatzailean edo pertsonalizazioan egindako aldaketak ez dira grabatzen.
Hautapenak grabatzen dira teklatua erabiliz egin badira (kurtsorearekin mugituz), baina ez sagua erabiliz egin badira.
Makro-grabatzaileak Calc eta Writer aplikazioetan besterik ez du funtzionatzen.