Collabora Office 24.04 laguntza
Dokumenturako hautatzen duzun hizkuntzak honako hau zehazten du: ortografia egiaztatzeko erabiliko den hiztegia, sinonimoen hiztegia eta hitz-zatiketa, erabili beharreko dezimalen eta milakoen bereizlea eta moneta-formatu lehenetsia.
Hautatzen duzun hizkuntza dokumentu osoari aplikatuko zaio.
Dokumentuan, beste hizkuntza bat eslei diezaiokezu paragrafo-estilo bakoitzari. Hizkuntza horrek lehentasuna du dokumentu osoaren hizkuntzaren aurretik.
Paragrafo batean, hizkuntza bat eslei diezaiekezu hautatutako testu zatiei, bai formateatze zuzenaren bidez bai karaktere-estiloaren bidez. Esleipen horrek lehentasuna du paragrafo-estiloarekiko eta dokumentuaren hizkuntzarekiko.
Choose Languages and Locales - General.
. Go toDokumentuen hizkuntza lehenetsiak atalean, hautatu sortu berri diren dokumentu guztientzako hizkuntza. Uneko dokumentuarentzat bakarrik markatzen baduzu, zure aukera uneko dokumentuari bakarrik aplikatuko zaio. Elkarrizketa-koadroa ixteko, sakatu Ados botoia.
Kokatu kurtsorea paragrafo-estiloa editatu nahi duzun paragrafoan.
Ireki laster-menua eta aukeratu Editatu paragrafo-estiloa. Horrek Paragrafo-estiloa elkarrizketa-koadroa irekiko du.
Hautatu Letra-tipoa fitxa.
Hautatu Hizkuntza eta sakatu Ados botoia.
Uneko paragrafo-estiloarekin formateatutako paragrafo guztiek hautatutako hizkuntza izango dute.
Hautatu hizkuntza aplikatu nahi diozun testua.
Aukeratu Formatua - Karakterea. Horrek Karakterea elkarrizketa-koadroa irekiko du.
Hautatu Letra-tipoa fitxa.
Hautatu Hizkuntza eta sakatu Ados botoia.
Collabora Office Calc-en, aukeratu Formatua - Gelaxkak eta egin aurreko gauza bera.
Ireki 'Estiloak' leihoa eta sakatu Karaktere-estiloak ikonoa.
Egin klik beste hizkuntza bat ezarri nahi diozun karaktere-estiloaren izenean.
Right-click to open the context menu and select
to open the dialog.Hautatu Letra-tipoa fitxa.
Hautatu Hizkuntza eta sakatu Ados botoia.
Orain karaktere-estiloa aplikatu diezaiokezu hautatutako testuari.
Hiztegiak hedapen gisa instalatzen dira. Aukeratu
, hiztegien orria zure nabigatzaile lehenetsian irekitzeko.Hautatu hiztegi bat deskribapenen zerrendan. Egin klik eskuratu nahi duzun hiztegi-deskribapenaren izenburuan.
Hurrengo orrian, sakatu Eskuratu ikonoa hiztegiaren gehigarria deskargatzeko. Kontuan izan arakatzaileak zer karpetetara deskargatzen duen fitxategia. Nahi dituzun hiztegi guztiak deskarga ditzakezu.
In Collabora Office, choose Add to install the downloaded extensions.
and clickHedapenak instalatu ondoren, itxi Collabora Office (abiarazle bizkorra barne), eta berrabiarazi.
Collabora Office softwarearen instalazio estandarrak zuk aukeratzen duzun hizkuntzan eskainiko dizu erabiltzailearen interfazea (UI).
Erabiltzaile askok gaztelaniazko edo frantsesezko bertsioa deskargatzen dute; menu-komandoak eta aplikazioetarako laguntza hizkuntza horietan egongo dira. Menuetarako beste hizkuntza bat nahi baduzu (eta aplikazioen laguntzarako, hizkuntza horretan erabilgarri badago), aldatu interfazearen hizkuntza ondoren azaltzen dugun bezala.
Choose
.Hautatu beste hizkuntza bat 'Erabiltzaile-interfazea' zerrenda-koadroan.
Egin klik Ados botoian eta berrabiarazi Collabora Office.
Zerrenda-kutxan zuk nahi duzun hizkuntza agertzen ez bada, begiratu "Interfaze-hizkuntza gehiago gehitzea"