Collabora Office 24.04 laguntza
Collabora Office sagurik gabe kontrola dezakezu, teklatua soilik erabiliz.
Modulu bakoitzaren laguntza-orrialde nagusian (adibidez, Collabora Office Writer edo Collabora Office Calc-en laguntza-orri nagusian) modulu horretako laster-teklen laguntzan sartzeko esteka dago.
Horrez gain, "Erabilerraztasuna" gako-hitzean, hautatutako modulua sagurik gabe kontrolatzeko argibideak aurkituko dituzu, urratsez urrats.
F6 behin eta berriro sakatzean, fokua eta zirkuluak honako objektuen artean txandakatuko dira:
menu-barra,
tresna-barra guztiak, goitik behera eta ezkerretik eskuinera,
leiho libre guztiak, ezkerretik eskuinera,
dokumentua
Sakatu β§+F6, objektuak aurkako noranzkoan txandakatzeko.
Sakatu
+F6 dokumentura joateko.Sakatu F10 menu-barrara joan eta handik itzultzeko.
Escape teklak irekitako azpimenua, tresna-barra edo uneko leiho librea ixten du.
Sakatu Fitxategia menua). Eskuinerako geziarekin, eskuineko hurrengo menua hautatuko da; ezkerrerako geziarekin, aurreko menua.
edo F6 edo F10, lehen menua hautatzeko (Beherako geziak hautatutako menua irekitzen du. Gorako eta beherako gezien bidez, menu-komando batetik bestera joan zaitezke. Eskuinerako geziaren bidez, azpimenuak ireki ditzakezu.
Sakatu β hautatutako menu-komandoa exekutatzeko.
Sakatu F6 behin eta berriro, tresna-barrako lehenengo ikonoa hautatu arte. Erabili eskuinerako eta ezkerrerako geziak tresna-barra horizontaleko ikono bat hautatzeko. Era berean, erabili gorako eta beherako geziak tresna-barra bertikaleko ikono bat hautatzeko. Home teklak tresna-barrako lehen ikonoa hautatzen du eta End teklak azkenekoa.
Sakatu β, hautatutako ikonoa exekutatzeko. Hautatutako ikonoak saguaren beste ekintza bat gehiago behar badu, esaterako laukizuzen bat txertatzea, β sakatzea ez da aski: kasu horietan, sakatu
+β.+β sakatuta ikono batean, marrazki-objektu bat sortzeko. Marrazki-objektua bistaren erdian kokatuko da, aurredefinitutako tamaina batekin.
Sakatu
+β hautapen-tresnan, dokumentuko lehen marrazki-objektua hautatzeko. Hautatutako marrazki-objektua editatu, tamainaz aldatu edo mugitu nahi baduzu, lehenago erabili +F6 fokua dokumentuan ezartzeko.Luzeegia bada pantailan bistaratzeko, tresna-barrak ikono bat erakutsiko du eskuinean edo beheko ertzean. Hautatu tresna-barra eta sakatu PageUp edo PageDown gainerako ikonoak bistaratzeko.
Sakatu beherako gezia edo eskuinerako gezia, hautatutako tresna-barra irekitzeko. Ekintza hori saguaren bidez klik egitearen berdina da. Tresna-barran, erabili eskuinerako eta ezkerrerako gezia. Home eta End teklek tresna-barrako lehen eta azken ikonoak hautatzen dituzte, hurrenez hurren.
Itxi tresna-barra Esc teklaren bidez. Tresna-barra ezin da mugitu sagurik gabe.
Hautatu konbinazio-koadroa. Sakatu β.
Erabili beherako gezia edo Page Down tekla konbinazio-koadroko sarreretan beherantz korritzeko edo gorako gezia edo Page Up tekla gorantz korritzeko. Home teklak lehenengo sarrerara eramango zaitu eta End teklak azken sarrerara.
Sakatu β hautatutako sarrera exekutatzeko.
Hainbat leihotan eta elkarrizketa-koadrotan, eta taula-kontrolen eremuan, datuak hautatzeko taulak daude, adibidez, Datu-iturburuaren ikuspegiko eskuineko aldean. Ondorengo teklak taula horietan hautapenak egiteko erabiltzen dira:
Zuriune-barra: uneko errenkada hautatzea eta desautatzea txandakatzen du, baldin eta uneko gelaxka edizio moduan ez badago.
+zuriune-barra: uneko errenkada hautatzea eta desautatzea txandakatzen du.
+β§+zuriune-barra: uneko zutabea hautatzea eta desautatzea txandakatzen du.
+β edo +β: taularen eta inprimakiaren arteko leiho-banatzailea mugitzen du, adibidez bibliografiako datu-basean.
Taula-kontrol batean edo datu-iturburuaren ikuspegian, βΉ teklak hurrengo zutabera eramaten zaitu. Hurrengo kontrolera mugitzeko, sakatu
+ . Aurreko kontrolera mugitzeko, sakatu β§+ +βΉ.Lehenengo, sakatu
+zuriune-barra.Sistema-menu bat irekiko da honako menu-komandoekin: Lekuz aldatu, Aldatu tamaina eta Itxi.
Aukeratu komando bat (β, eta gero, β).
Orain gezi-teklak erabil ditzakezu elkarrizketa-koadroa edo leihoa lekuz edo tamainaz aldatzeko.
Sakatu β aldaketak onartzeko. Sakatu β§ aldaketak bertan behera uzteko.
Sakatu F6 leihoa edo tresna-barra hautatu arte.
Sakatu
+β§+F10.Sakatu β§+F4, uneko dokumentuko aurreneko objektua hautatzeko. Objektu bat hautatu ondoren, sakatu hurrengo objektua hautatzeko, edo sakatu β§ testura itzultzeko.
Hautatutako OLE objektuak β teklaren bidez aktiba daitezke.
Erabili gezi-teklak hautatutako objektua saretaren bereizmen-unitate bat mugitzeko.
Ezarri sareta-bereizmena - Collabora Office Writer - Sareta aukera erabilita, Bereizmena arean. 1 baino handiagoa den zenbaki bat sartzen baduzu Azpizatiketa arean, gezi-teklak zenbaki horrek adierazten duen aldi kopuruan sakatu behar dituzu, hautatutako objektua saretaren bereizmen-unitate bat mugitzeko.
Erabili
eta gezi-teklak hautatutako objektua pixel bat mugitzeko.Erabili
+βΉ heldulekuak editatzeko moduan sartzeko. Goiko ezkerreko heldulekua helduleku aktiboa da, keinuka hasiko da. Erabili +βΉ hurrengo heldulekua hautatzeko. Sakatu Esc heldulekuak editatzeko modutik irteteko.Heldulekuak editatzeko moduan, gezi-teklek hautatutako heldulekua mugitzen dute, eta horrek objektuaren tamaina aldatzen du.
Objektuen aingura gezi-teklen bidez mugi dezakezu. Aurrena, sartu heldulekuak editatzeko moduan, eta gero, hautatu aingura. Aingura motaren arabera, aingura norabide ezberdinetan mugi dezakezu.
Hautatu objektua.
Sartu heldulekuak editatzeko moduan honela:
+βΉEzkerreko goiko heldulekua keinuka hasiko da. Sakatu
+βΉ zenbait aldiz, heldulekuek keinuka egiteari utzi arte. Horrek adierazten du orain objektuaren aingura aktibatuta dagoela.Erabili gezi-teklak aingura lekuz aldatzeko. Objektuak aingurari jarraitzen dio.
Hautatutako objektuaren aingura alda dezakezu, adibidez, objektuaren laster-menuan.
Objektua Paragrafoari ainguratuta badago, gezi-teklek aurreko edo hurrengo paragrafora eramango dute objektua.
Objektua Orrialdeari ainguratuta badago, Page Up edo Page Down teklek aurreko edo hurrengo orrialdera eramango dute objektua.
Objektua Karaktereari ainguratuta badago, gezi-teklek uneko paragrafoan mugituko dute objektua.
Objektua Karaktere gisa ainguratuta badago, ez da aingura-ikonorik egongo. Ezin duzu objektua lekuz aldatu.
Objektua Markoan ainguratuta badago, gezi-teklek hurrengo markora eramango dute objektua, dagokion norabidean.
Collabora Office Calc, Collabora Office Draw eta Collabora Office Impressen dokumentuak horizontalean eta bertikalean zatitu daitezke aparteko ikuspegietan. Ikuspegi bakoitzak dokumentuaren beste zati batzuk erakuts ditzake. Saguaren bidez, lerro banatzaileak korritze-barratik dokumentura arrastatu ditzakezu.
β§+
+F6 sakatuz gero, lerro banatzaileak kokaleku lehenetsietan erakutsiko dira eta fokua dokumentuan ezarriko da.Gezi-teklak: uneko lerro banatzailea urrats handi bat mugitzen du geziaren norabidean.
β§+β, β, β edo β: uneko lerro banatzailea urrats txiki bat mugitzen du geziaren norabidean.
Del: uneko lerro banatzailea ezabatzen du
β§+Del: bi lerro banatzaileak ezabatzen ditu
β: lerro banatzaileen uneko kokalekua finkatzen du
Esc: uneko lerro banatzailea kokaleku lehenetsian berrezartzen du
+β§+F4 konbinazioak datu-iturburuen bista irekitzen eta ixten du.
F6: dokumentua eta tresna-barrak txankadatzen ditu.
+ (plus tekla): hautatutako sarrera datu-iturburuaren arakatzailean hedatzen du.
- (minus tekla): hautatutako sarrera datu-iturburuaren arakatzailean tolesten du.
+β§+E: datu-iturburuaren arakatzailea eta taula txandakatzen ditu.
F6: objektu-barra, taula-ikuspegia eta hautapen-area txandakatzen ditu.
+β edo +β: taularen bistaren eta hautapen-arearen ertza gora edo behera mugitzen du,.
+gezi-tekla: hautatutako taula geziaren zentzuan mugitzen du.
+β§+β, β, β edo β: hautatutako taularen tamaina aldatzen du taula-ikuspegian.
Del: hautatutako taula edo konexioa kentzen du taula-ikuspegitik.
Tab: taulak eta konexioak txandakatzen ditu taula-ikuspegian.
β: konexio bat hautatuta dagoenean, β teklak konexioaren Propietateak elkarrizketa-koadroa irekitzen du.
β: taula bat hautatuta dagoenean, β teklak zerrenda-koadroko lehen datu-eremua sartzen du hautapen-arean.
+ezkerrerako edo eskuinerako gezia: hautatutako zutabea ezkerrera edo eskuinera mugitzen du.
F6: tresna-barra, zutabe-ikuspegia eta propietate-area txandakatzen ditu.
Sakatu βΉ ikono bat hautatzeko. Laukizuzena eta Forma libreko poligonoa arteko ikonoetako bat hautatzen bada eta +β sakatzen bada, hautatutako motako objektu bat sortuko da, tamaina lehenetsiarekin.
β sakatzen bada Hautatu ikonoa hautatuta dagoenean, fokua irudi-maparen editorearen leihoan ezarriko da. Sakatu Esc fokua berriro ikonoetan eta sarrera-koadroetan ezartzeko.
Hautatu ikonoa hautatuta badago eta +β sakatzen bada, irudi-leihoko lehen objektua hautatuko da.
Erabili Editatu puntuak ikonoa, poligonoentzako puntuak editatzeko modura joateko eta handik itzultzeko.
Erabili +βΉ iirudi-leihoan hurrengo puntua hautatzeko. Erabili β§++βΉ aurreko puntua hautatzeko.
Erabili 'Delete' tekla fokua irudi-leihoan dagoela hautatutako objektua ezabatzeko.
Sakatu β§+F1, une honetan hautatutako komando, ikono edo kontrolaren Aholku luzeak bistaratzeko.
Laguntzaren orrialde nagusietan, erabili βΉ hurrengo hiperestekara joateko edo β§+βΉ aurreko estekara joateko.
Sakatu β hautatutako hiperesteka exekutatzeko.
Sakatu β teklaren gaineko β« tekla, aurreko laguntza-orrialdera itzultzeko.
Ezkerrerako edo eskuinerako gezia: kokaleku bat ezkerrera edo eskuinera doa
+β edo +β: joan aurreko edo hurrengo zatiketara
+β§+β edo +β§+β: mugitu zatiketa batposizio bat ezkerrera edo eskuinera
Home edo End: joan lehen edo azken kokaleku posiblera
+Home edo +End:egin jauzi lehen edo azken zatiketara
β§++Home edo β§++End:eraman zatiketa lehen edo azken posiziora
Zuriune-barra: txertatu edo kendu zatiketa bat
'Insert' (Txertatu) tekla: zatiketa txertatzen du (lehendik dauden zatiketak ez ditu aldatzen)
'Delete' (Ezabatu) tekla: zatiketa ezabatzen du
Shit+Delete: zatiketa guztiak ezabatzen ditu
Gorako gezia edo beherako gezia: taula errenkada bat gora edo behera korritzen du
Page Up edo Page Down: korritu taula orrialde bat gora edo behera
Escape tekla (sagua arrastatzean): utzi arrastatzea bertan behera, mugitu zatiketa lehen kokalekura
Ezkerrerako gezia edo eskuinerako gezia: ezkerreko edo eskuineko zutabea hautatzen du eta gainerako hautapenak garbitzen ditu
+β or +β: mugitu fokua ezkerreko edo eskuineko zutabera (ez du hautapena aldatzen)
β§+β edo β§+β: hautatutako barrutia hedatu edo txikiagotzen du
+β§+β edo +β§+β: hedatu edo uzkurtu hautatutako barrutia (ez ditu beste hautapenak aldatzen)
Home edo End: hautatu lehen edo azken zutabea (erabili β§ edo kurtsore-teklak bezala)
β§+zuriunea: hautatu azken hautatutako zutabetik uneko zutaberainoko barrutia
+β§+zuriunea tekla: hautatu barrutia azken hautatutako zutabetik uneko zutaberaino (ez ditu beste hautapenak aldatzen)
+A: hautatu zutabe guztiak
β§+F10: ireki laster-menu bat
+1 ... +7: ezarri 1. ... 7. zutabe mota hautatutako zutabeetarako
Gorako gezia edo beherako gezia: taula errenkada bat gora edo behera korritzen du
Page Up edo Page Down: korritu taula orrialde bat gora edo behera
+Home edo +End: korritu taula baten hasierara edo amaierara
Tab teklak elkarrizketa-koadroko kontrol guztiak txandakatzen ditu.
+β konbinazio-koadro bat irekitzen du. β teklak konbinazio-koadroko uneko sarrera hautatzen du.
Gezi-botoien bidez, hautapen-area nagusian mugi daiteke. Zuriune-barrak uneko karakterea gehitzen dio txertatu beharreko karaktere-zerrendari.