Collabora Office 24.04 laguntza
Programatzaileek beren UNO (Universal Network Objects) osagaiak idatzi eta integra ditzakete Collabora Office aplikazioan. Osagai berri horiek Collabora Office menu eta tresna-barretan gehi daitezke; "gehigarri " deitzen diegu.
Zenbait tresna eta zerbitzuk osagaiak integratzea onartzen dituzte. Xehetasunak Collabora Office garatzailearen gidan daude. Hiru urrats nagusiak honako hauek dira:
Erregistratu osagai berriak Collabora Office aplikazioan. Horretarako, unopkg tresna erabil dezakezu. Tresna hori {installpath} programan aurkituko duzu.
Integratu osagai berriak zerbitzu gisa. ProtocolHandler eta JobDispatch zerbitzuek lagunduko dizute; informazio gehiago Collabora Office garatzailearen gidan aurkituko duzu.
Aldatu erabiltzaile-interfazea (menuak edo tresna-barrak). Hori ia automatikoki egin daiteke, aldaketak deskribatzen dituen XML testu-fitxategi bat idatzita. Collabora Office garatzailearen gidan horri buruzko informazio gehiago dago.
Gehigarriek (add-on) Collabora Office aplikazioaren funtzionalitatea hedatu dezakete. Horiek ez dute erlaziorik Collabora Office Calc-i funtzio berriak ematen dizkien
.