Collabora Office 24.04 laguntza
Beste formatu batean gordetako dokumentua honako prozedura erabilita ireki dezakezu:
Aukeratu Fitxategia - Ireki.
Hautatu formatu bat Fitxategi mota zerrendan.
Hautatu fitxategi-izena eta sakatu Ireki.
Fitxategien elkarrizketa-koadroek beste fitxategi-formatu bat formatu lehenetsi gisa erakutsi dezaten nahi baduzu, aukeratu - Kargatu/gorde - Orokorra eta hautatu formatua Fitxategi-formatu lehenetsia arean.
Ireki morroia, eta horrek eragiketan zehar gidatuko zaitu Microsoft Word, Microsoft Excel edo Microsoft PowerPoint formatuko dokumentu guztiak kopiatu eta OpenDocument fitxategi-formatuko dokumentu bihurtzeko. Iturburuko eta helburuko direktorioa hautatu, dokumentuak eta/edo txantiloiak bihurtu behar diren zehaztu eta beste hainbat ekintza egin ditzakezu.