Collabora Office 24.04 laguntza
Hiperestekak txertatzeko bi modu daude: testu gisa edo botoi gisa. Bi kasuetan, ikusiko den testua URLaren ezberdina izan daiteke.
Kokatu testu-kurtsorea dokumentuan, hiperesteka txertatu nahi duzun puntuan, edo hautatu hiperesteka gehitu nahi diozun testua. Hautatu Hiperesteka komandoa Txertatu menuan. Bestela, sakatu 'Hiperesteka' ikonoa Estandarra tresna-barran. 'Hiperesteka' elkarrizketa-koadroa agertuko da.
Testu-dokumentuko lerro jakin batera jauzi egiteko, sartu aurrena laster-marka kokaleku horretan (Txertatu - Laster-marka).
Kalkulu-orrietako gelaxka jakin batera jauzi egiteko, idatzi aurrena gelaxkaren izena (Orria - Izendun barrutiak eta adierazpenak - Definitu).
Hiperestekak arrastatu eta jareginez ere txerta daitezke nabigatzailean. Hiperestekek erreferentziak, izenburuak, grafikoak, taulak, objektuak, direktorioak edo laster-markak adieraz ditzakete.
1. taulari dagokion hiperesteka testuan txertatu nahi baduzu, arrastatu taula Txertatu hiperesteka gisa arrastatze moduak hautatuta egon behar du nabigatzailean.