Collabora Office 24.04 laguntza
Hainbat objektu grafiko talde batean konbina ditzakezu, objektu bakarra izango balira bezala erabiltzeko.
Talde bateko objektu guztiak batera lekuz aldatu, eraldatu, tamainaz aldatu, desitxuratu edo bihurtu ditzakezu, eta taldean nahi duzunean sar zaitezke, objektuak banaka aldatzeko.
Talde bateko objektu guztien propietateak (marra-tamaina, kolore betegarria, etab.) aldi berean alda ditzakezu, eta taldean sar zaitezke objektuak banaka aldatzeko.
Taldeak habiaratu ere egin daitezke, talde batzuen barruan beste talde batzuk osatzeko.
Hautatu elkartu nahi dituzun objektuak. Eduki ⇧ tekla sakatuta objektu bakoitzean klik egiten duzun bitartean.
Egin eskuineko klik hautatutako edozein objektutan, laster-menua irekitzeko. Calc edo Writer aplikazioetan, komandoak Taldea azpimenuan daude, eta Impress edo Draw aplikazioetan laster-menuaren maila nagusian daude.
Aukeratu Elkartu.
Objektuak hautatzeko, objektuen inguruko hautapen-marko bat ere arrasta dezakezu.
Adibidez, enpresa-logotipo bateko objektu guztiak elkartu ditzakezu, logotipoa objektu bakar gisa lekuz eta tamainaz aldatzeko.
Objektuak elkartutakoan, hautatu taldeko edozein zati eta talde osoa hautatuko da.
Egin eskuineko klik taldeko edozein objektutan. Calc edo Writer aplikazioetan, komandoak Taldea azpimenuan daude, eta Impress edo Draw aplikazioetan laster-menuaren maila nagusian daude.
Aukeratu Sartu taldean.
Orain taldeko objektu bakarra hautatu eta editatu dezakezu.
Horrela, taldeko objektuak ezabatu edo taldean objektuak gehitu ere egin ditzakezu.
Taldekoak ez diren objektuak kolore motelduekin agertzen dira.
Egin eskuineko klik taldeko edozein objektutan. Calc edo Writer aplikazioetan, komandoak Taldea azpimenuan daude, eta Impress edo Draw aplikazioetan laster-menuaren maila nagusian daude.
Aukeratu Atera taldetik.
Draw edo Impressen, taldetik irteteko, taldetik kanpoko edozein lekutan klik bikoitza ere egin dezakezu.
Egin eskuineko klik taldeko edozein objektutan. Calc edo Writer aplikazioetan, komandoak Taldea azpimenuan daude, eta Impress edo Draw aplikazioetan laster-menuaren maila nagusian daude.
Aukeratu Banandu.
Orain objektu guztiak banaka hautatu eta editatu ditzakezu.