Collabora Office 24.04 laguntza
Collabora Office aplikazioan, tresna-barrak leiho nagusian atrakatuta egon daitezke edo leiho mugikor bereizi gisa agertu daitezke. Modu lehenetsian, ikusgai dauden tresna-barrak eta
bidez irekitzen direnak atrakatuta ageri dira, eta haien kokagunea blokeatuta dago.Tresna-barretako zenbait ikonok, adibidez, Letra-kolorea ikonoak, beste tresna-barra bat ireki dezakete. Sakatu ikonoaren ondoko gezia ikono gehiago dituen tresna-barra bat irekitzeko.
Orain, bi aukera dituzu: aktibatu nahi duzun ikonoa sakatzea, edo tresna-barrari titulu-barratik heldu eta arrastatzea saguaren botoia sakatuta duzun bitartean.
Tresna-barra batzuk automatikoki irekitzen dira testuinguruaren arabera. Adibidez, testu-dokumentu bateko taulan klik egiten baduzu, 'Taula' tresna-barra irekiko da. Zenbakitutako paragrafo batean klik egiten baduzu, 'Buletak eta zenbakitzea' tresna-barra irekiko da.
Modu lehenetsian, tresna-barrak ezkutatuta daude koaderno-barra aktibatuta dagoenean.
Sakatu tresna-barraren titulu-barrako ikonoa edo aukeratu
laster-menuan. Tresna-barra automatikoki erakutsiko da testuingurua berriro aktibo bihurtzean.Tresna-barra ikusgai dagoen bitartean, aukeratu
eta egin klik tresna-barraren izenean hautamarka kentzeko.Aukeratu
eta egin klik tresna-barraren izenean.Aukeratu
tresna-barretan testuinguruaren araberako portaera lehenetsia berrezartzeko. Orain, tresna-barra batzuk automatikoki erakutsiko dira, testuinguruaren arabera.Egin eskuineko klik tresna-barran eta aukeratu
laster-menuan, aukera hori markatu gabe geratu dadin. Helduleku bertikal bat agertuko da desblokeatutako tresna-barren hasieran, tresna-barra mugitu ahal izan dadin.Tresna-barren kokagunea blokeatzeko, aukeratu
berriro laster-menuan, aukera hori markatuta geratu dadin.Egin klik tresna-barraren heldulekuan eta arrastatu dokumentuaren barrura.
Arrastatu tresna-barraren titulu-barra dokumentuaren leihoaren ertzera.
Leiho mugikorra berriro eransteko, arrastatu eta jaregin leihoaren titulu-barra dokumentu-leihoaren ertzera. Saguaren erakusleak dokumentu-leihoaren ertzetik oso hurbil egon behar du saguaren botoia askatzen duzunean.
Sistemaren leiho-kudeatzailearen arabera, tresna-barraren edo leihoaren toki huts batean klik bikoitza egin daiteke
teklari eusten zaion bitartean. Edo egin klik bikoitza tresna-barra edo leiho mugikorrean.Tresna-barrak eta leihoak arrastatu eta jaregin funtzioaren bidez atrakatzea, sistemako leiho-kudeatzailearen ezarpenen arabera egongo da. Leiho bat lekuz aldatzean leihoaren eduki osoa erakusteko gaitu behar duzu sistema, kanpoko markoa bakarrik erakutsi beharrean.