Collabora Office 24.04 laguntza
Faxak zuzenean Collabora Office aplikaziotik bidaltzeko, aplikazioak fax-modemarekin komunikatuko dituen fax-modema eta fax-kontrolatzailea behar dituzu.
Ireki Inprimatu elkarrizketa-koadroa. Horretarako, aukeratu Fitxategia - Inprimatu eta hautatu fax-kontrolatzailea Izena zerrenda-koadroan.
Ados botoia sakatuta, fax-kontrolatzailearen elkarrizketa-koadroa irekiko da, eta hor fax-hartzailea hauta dezakezu.
Ikono bat sakatu eta uneko dokumentua automatikoki fax gisa bidaltzeko konfigura dezakezu Collabora Office:
Aukeratu - Collabora Office Writer - Inprimatu.
Hautatu fax-kontrolatzailea Faxa zerrenda-koadroan eta sakatu Ados.
Sakatu Estandarra barraren amaierako gezi-ikonoan. Goitibeherako menuan, aukeratu Pertsonalizatu.
Pertsonalizatu elkarrizketa-koadroko Tresna-barrak fitxa agertuko da.
Sakatu Gehitu komandoak.
Hautatu "Dokumentuak" kategoria eta hautatu "Bidali fax lehenetsia" komandoa.
Sakatu Gehitu, eta gero, Itxi.
Tresna-barrak fitxan, sakatu beherako geziaren botoia, ikono berria nahi duzun lekuan kokatzeko. Sakatu Ados.
Estandarra barrak ikono berria edukiko du orain, uneko dokumentua fax gisa bidaltzeko.