Collabora Office 24.04 laguntza
Aukeratu Fitxategia - Gorde honela. Gorde honela elkarrizketa-koadroa ikusiko duzu.
Gorde honela edo Fitxategi mota zerrenda-koadroan, hautatu erabili nahi duzun formatua.
Idatzi izena Fitxategi-izena koadroan eta sakatu Gorde.
Fitxategien elkarrizketa-koadroek beste fitxategi-formatu bat formatu lehenetsi gisa eskain dezaten nahi baduzu, hautatu formatu hori - Kargatu/gorde - Orokorra atalean, Fitxategi-formatu lehenetsia arean.