Collabora Office 24.04 laguntza
Kraskaduren berri emateko tresna automatikoki abiarazten da programa-kraskadura bat gertatzen denean.
Kraskaduren berri emateko tresnak programa-garatzaileei kodea hobetzen laguntzeko eta etorkizuneko bertsioetan errore bera ez geratzeko beharrezkoa den informazio guztia biltzen du. Lagundu softwarea hobetzen, eta bidali sortutako kraskadura-txostena.
Programa-kraskadura gehienetan, kraskaduren berri emateko tresna automatikoki abiaraziko da.
Hautatu kontrol-laukia Collabora Office modu seguruan berrabiarazi nahi baduzu. Ondoren, egin klik
botoian.Kraskaduren txostena ongi bidaltzen bada, elkarrizketa-koadro batek txostenaren URLa emango dizu. Txostena ikusteko, kopiatu URLa eta itsatsi web-nabigatzaile batean.
Ez duzu jasoko kraskaduraren txostenaren erantzun bat jasoko. Laguntza behar baduzu, bisitatu komunitatearen laguntza laguntzarako dauden aukerak ezagutzeko.
Kraskaduren txostenak kraskadura sortu duen errore motari eta kraskaduraren unean prozesu-memoriaren edukiari buruzko informazioa bidaltzen du. Honako memoria-edukiak bidaltzen dira: kargatutako liburutegien eta haien bertsio-zenbakiaren zerrenda bat; uneko harien zerrenda bat, haien pila-memoriarekin eta prozesatzailearen erregistro-egoerekin batera. Memoria-aztarna lokalean biltzen da, sistemaren tresna estandarrak erabilita: dbghelp.dll Windows sistemetan; clone(), ptrace() eta /proc Linux sistemetan; Apple etxearen Crash Reporter Mac sistemetan.
Collabora Office bertsioa, sistema eragilearen izena eta bertsioa eta ordenagailuaren hardware identifikazioa (PUZ mota eta eginbideak, RAM memoriaren tamaina osoa, txartel grafikoa eta kontrolagailua) ere bidaltzen da.
Kraskaduren txostenak anonimoak dira. Ez da identifikazio-informaziorik bidaltzen, ezta dokumentuetako edukia ere. Txostenaren datuak atal anitzeko HTTP POST eskari gisa bidaltzen dira.