Dokumentuak posta elektroniko gisa bidaltzea

Collabora Office aplikazioan lan egitean, uneko dokumentua posta elektronikoko eranskin gisa bidali daiteke.

  1. Aukeratu Fitxategia - Bidali - Bidali dokumentua posta elektroniko bidez.

    Collabora Office(e)k posta elektronikoko programa lehenetsia irekiko du.

  2. Posta elektronikoko programan, sartu mezuaren hartzailea, gaia eta testua, eta ondoren bidali mezua.

tip

OpenDocument formatua irakurri ezin duen softwarea soilik duen hartzaile bati bidali nahi bazaio posta-mezua, uneko dokumentua beste formatu batean bidali daiteke.
Testu-dokumentuetarako, aukeratu Fitxategia - Bidali - Bidali posta elektroniko bidez Microsoft Word gisa. Kalkulu-orrietarako, aukeratu Fitxategia - Bidali - Bidali posta elektroniko bidez Microsoft Excel gisa. Eta aurkezpenen kasuan, aukeratu Fitxategia - Bidali - Bidali posta elektroniko bidez Microsoft PowerPoint gisa.
Irakurtzeko soilik den fitxategi modura bidali nahi bada dokumentua, aukeratu Fitxategia - Bidali - Bidali posta elektroniko bidez PDF gisa.
Komando horiek ez dute aldatzen uneko dokumentua. Aldi baterako kopia bat sortzen da eta hori da bidaltzen dena.


Emaguzu laguntza!