Collabora Office 24.04 laguntza
Galeriako grafiko bat testura, kalkulu-orrira edo aurkezpen-dokumentura arrastatzen baduzu, grafikoa hor txertatuko da.
Grafikoa zuzenean marrazki-objektu batean askatzen baduzu, kontuan hartu honako hau:
Grafikoa lekuz aldatzen baduzu (alegia, teklarik sakatu gabe arrastatzen baduzu eta, beraz, beste ikurrik agertzen ez bada saguaren erakuslearen ondoan), grafikoaren atributuak besterik ez dira kopiatuko, eta atributu horiek saguaren botoia askatu duzun marrazki-objektuari aplikatuko zaizkio.
Grafikoa kopiatzen baduzu (hura arrastatuta
teklari eusten diozun bitartean, plus ikurra agertuko da saguaren erakuslearen alboan), grafikoa objektu gisa txertatuko da.Hiperesteka bat sortzen bada (arrastatu, ⇧ eta
sakatuta eusten den bitartean, estekatze-gezi bat agertuko da saguaren erakuslearen alboan), marrazki-objektuaren ordez galeriako grafikoa txertatuko da, baina ordeztutako marrazki-objektuaren kokalekua eta tamaina mantendu egingo dira.