Sinadura digitalak aplikatzea

Ziurtagiria eskuratzea

Ziurtagiri-autoritate baten ziurtagiria eskuratu dezakezu. Berdin dio gobernuko erakunde bat edo konpainia pribatu bat aukeratzen duzun, normalean zerbait kobratuko dizute zerbitzu horregatik, esaterako zure nortasunaren ziurtagiria egiten duzunean. Autoritate gutxik eskaintzen dituzte ziurtagiriak doan, baina esaterako gero eta ezagunagoa den eta Web of Trust ereduan oinarritzen den CAcert kode irekiko proiektuak horrela egiten du.

Ziurtagiriak kudeatzea

Windows sistemetan, Collabora Office aplikazioa sistemaren ziurtagiri-biltegira sartuko da.

Zure sinadura digitalaren gako pribatua sinaduraren jaulkitze-prozesuaren baitan sortuko da eta seguru gordeko da Windowsen. Jaulkitzailea den ziurtagiri-autoritatea ados badago zure ordenagailuak sortutako gako pribatuarekin eta beste identifikazio-eskakizunak bete badituzu, ziurtagiri-autoritateak sinadurari dagokion gako publikoa sinatuko du. Internet bidez eskuratutako gako pertsonalei dagokienez, gako pribatua zure nabigatzaileak sortuko du eta ez da ziurtagiri-autoritatearekin partekatuko.

Gako pribatua beste moduren batean jaso bada edo beste ordenagailu batetik transferitzen baduzu, zure Windows PCan instalatu dezakezu gako pribatuaren ziurtagirian klik bikoitza eginda eta eskatutako pasahitza sartuta. Gako pribatu hori beste batzuk ere ezagutu dezakete (esaterako, gobernuaren segurtasuneko administrazio batek), hura nork eta nola jaulki duen kontuan izanda.

Dokumentuen sinadura digitalak egiaztatzeko edo dokumentuak zifratzeko beste pertsona batzuek erabili dituzten gako publikoak zure sisteman gordetzeko, gehienetan ziurtagiri digitalak kudeatzeko aplikazioak erabiltzen dira. Zenbait kasutan, gako publikoko ziurtagiri horiek zuk zeuk kudeatu beharko dituzu.

Zure PCak gako publikoak eta pribatuak kudeatzeko modua desberdina izan daiteke erabiltzen ari zaren Windows bertsioaren arabera. Informazio gehiagorako, erabili zure Windows bertsioaren "Laguntza eta euskarria" gaia eta bilatu "sinadura digitala".

Dokumentuak sinatzea

  1. Aukeratu Fitxategia - Sinadura digitalak - Sinadura digitalak.

  2. Mezu-koadro batek dokumentua gordetzeko gomendatuko dizu. Sakatu Bai fitxategia gordetzeko.

  3. Gordetakoan, Sinadura digitalak elkarrizketa-koadroa ikusiko duzu. Sakatu Gehitu dokumentuari gako publikoa gehitzeko.

  4. Hautatu ziurtagiria elkarrizketa-koadroan, hautatu ziurtagiria eta sakatu Ados.

  5. Sinadura digitalak elkarrizketa-koadroa ikusiko duzu berriro, eta hor ziurtagiri gehiago gehi ditzakezu. Sakatu Ados gako publikoa gordetako fitxategiari gehitzeko.

Sinatutako dokumentuak ikono bat Ikonoa erakusten du egoera-barran. Ikonoan bi aldiz sakatuta, ziurtagiria ikus dezakezu.

Sinadura-balioztatzearen emaitza egoera-barran eta Sinadura digitala elkarrizketa-koadroan bistaratzen da. ODF dokumentuetan hainbat makro-sinadura eta dokumentu egon daitezke. Sinadura batekin arazoa badago, sinadura horren balioztatzearen emaitza sinadura guztietan aplikatzen da. Alegia, baliozko hamar sinadura eta sinadura baliogabe bat badaude, egoera-barran eta elkarrizketa-koadroko egoeraren eremuan sinadura baliogabe gisa markatuko da.

Dokumentuetako makroak sinatzea

Normalean, makroak dokumentuen zati dira. Dokumentu bat sinatzen baduzu, dokumentu horren barneko makroak automatikoki sinatuko dira. Makroak soilik sinatu nahi badituzu, egin honako hau:

  1. Aukeratu Tresnak - Makroak - Sinadura digitala.

  2. Aplikatu sinadura goian dokumentuetarako deskribatu den bezala.

Sinatutako makroak dituen Basic IDEa irekitzen duzunean, ikono batIkonoa ikusiko duzu egoera-barran.
Ikonoan klik bikoitza eginez, ziurtagiria ikus daiteke.

Emaguzu laguntza!