Collabora Office 24.04 laguntza
Collabora Office aplikazioan, WebDAV zerbitzari batean gordetako dokumentuak ireki eta gorde ditzakezu HTTPS protokoloa erabiliz.
Collabora Office fitxategien elkarrizketa-koadroak erabili behar dituzu HTTPS gaineko WebDAV erabiltzeko.
Aukeratu Erabili Collabora Office elkarrizketa-koadroak gaituta dagoela. Sakatu Ados elkarrizketa-kutxa ixteko.
- . ZiurtatuAukeratu
Fitxategi-izena koadroan, sartu WebDAV karpetaren bide-izena. Esaterako, sartu https://192.168.1.1/webfolder WebDAV zerbitzariarekin konexio segurua irekitzeko 192.168.1.1 IP helbidean, eta webkarpeta karpetako edukiak zerrendatzeko.
WebDAV zerbitzari batekin konektatzen zaren lehen aldian, "Autoritate ezezagun baten ziurtagiria duen webgunea" elkarrizketa-koadroa ikusiko duzu.
Sakatu Aztertu ziurtagiria botoia eta aztertu ziurtagiria.
Ziurtagiria onartzen baduzu, aukeratu "Onartu ziurtagiri hau behin-behinean saio honetarako" eta sakatu Ados. OrainWebDAV zerbitzariko fitxategiak ireki eta gorde ditzakezu galdera gehiago jaso gabe, Collabora Office ixten duzun arte.
Ziurtagiria fidagarritzat jotzen ez baduzu, sakatu Utzi.
Ziurtagiria onartu ondoren, hautatu ireki nahi dituzun fitxategi-izenak eta sakatu Ireki.
Ziurtagirian adierazitako domeinu-izena ez badator bat fitxategiaren elkarrizketa-koadroan sartu duzun domeinu-izenarekin, honako aukerak emango dizkizun elkarrizketa-koadro bat bistaratuko da:
Ikusi ziurtagiria - 'Ikusi ziurtagiria' elkarrizketa-koadroa irekitzen du.
Jarraitu - Bi domeinuak bera direla ziur bazaude, sakatu 'Jarraitu' botoia.
Utzi konexioa - Konexioa bertan behera uzten du.
Jarraitu sakatzen baduzu, zure erabiltzaile-izena eta pasahitza eskatuko dizkizun elkarrizketa-koadro bat ikusiko duzu.