Taulekin lan egitea

Datuak tauletan biltegiratzen dira. Adibidez, sistemako helbide-liburua, posta elektronikoetarako erabiltzen dena, helbide-liburuaren datu-baseko taula bat da. Helbide bakoitza datu-erregistro bat da, taula horretako errenkada batean gordetzen dena. Datu-erregistroak datu-eremuz osatuta daude, adibidez izenaren eta abizenaren eremuak eta posta-helbidearen eremua.

Taula berria sortzea taulen morroiaren bidez

Collabora Office aplikazioan, Taulen morroiaren bidez sortu daitezke taulak:

  1. Ireki datu-basearen fitxategia, non taula berria sortu nahi duzun.

  2. Datu-basearen leihoko ezkerreko panelean, sakatu Taulak ikonoa.

  3. Sakatu Erabili morroia taula sortzeko aukera.

Taula berria diseinu-ikuspegian sortzea

  1. Ireki datu-basearen fitxategia, non taula berria sortu nahi duzun.

  2. Datu-basearen leihoko ezkerreko panelean, sakatu Taulak ikonoa.

  3. Sakatu Sortu taula diseinu moduan.

Taula-diseinua leihoa ikusiko duzu.

Taula-ikuspegi berria sortzea

Datu-base mota batzuek taula-ikuspegiak onartzen dituzte. Taula-ikuspegia datu-basearekin batera gordetako kontsulta da. Datu-baseetako eragiketa gehienetan, taula erabiliko zenukeen bezala erabil daiteke ikuspegia.

  1. Ireki datu-basearen fitxategia, non taula-ikuspegi berria sortu nahi duzun.

  2. Datu-basearen leihoko ezkerreko panelean, sakatu Taulak ikonoa.

  3. Sakatu Sortu taula-ikuspegia.

You see the View Design window, which is almost the same as the Query Design window.

Emaguzu laguntza!