Collabora Office 24.04 laguntza
Une honetan, Collabora Office aplikazioak hindia, thailandiera, hebreera eta arabiera onartzen ditu CTL hizkuntza gisa.
Eskuinetik ezkerrerako testu-fluxua hautatzen baduzu, mendebaldeko testu kapsulatua oraindik ezkerretik eskuinera exekutatuko da. Kurtsoreak gezi-teklei honela erantzungo die: eskuinerako geziaren bidez "testuaren amaierara" joango da eta ezkerrerako geziaren bidez "testuaren hasierara".
Testua idazteko norabidea zuzenean aldatzeko, sakatu honako tekla-konbinazioetako bat:
+⇧+D edo +eskuineko ⇧ tekla - aldatu eskuinetik ezkerrerako testu-sarrerara
+⇧+A edo +ezkerreko ⇧ tekla - aldatu ezkerretik eskuinerako testu-sarrerara
Tekla-konbinazioen aldarazleek funtzionatzeko, CTL euskarriak gaituta egon behar du.
Eskuinetik ezkerrerako testuaren bidez formatua eman zaien zutabe anitzeko orrialde, sekzio edo markoetan, lehen zutabea eskuineko zutabea da eta azken zutabea ezkerrekoa.
Thailandieraren formatua eman zaien Collabora Office Writer testuek honako ezugarriak dituzte:
Justifikatutako paragrafoetan, karaktereak tiratu egiten dira lerroak marjinetan lerrokatzeko. Beste hizkuntza batzuetan, hitzen arteko tarteak tiratzen dira.
Erabili 'Delete' tekla karaktere konposatu osoa ezabatzeko. Erabili atzerako tekla aurreko karaktere konposatuaren azken zatia ezabatzeko.
Erabili eskuinerako edo ezkerrerako gezien teklak aurreko edo hurrengo karaktere konposatu osora jauzi egiteko. Kurtsorea karaktere konposatu batean kokatzeko, erabili
+gezi-tekla.