Collabora Office 24.04 laguntza
Erabili arbela gelaxka bakarreko edukia kopiatzeko. Gelaxketako formulak ere kopiatu ditzakezu arbelean (adibidez, formula-barraren sarrera-lerrotik), formulak testuan txertatu ahal izateko.
Gelaxka-barrutiak testu-dokumentuetan kopiatzeko, hautatu kalkulu-orriko gelaxka-barruti bat eta erabili arbela edo arrastatu eta jaregin gelaxkak testu-dokumentuan txertatzeko. Orduan, gero edita dezakezun OLE objektua izango duzu testu-dokumentuan.
Gelaxkak aurkezpen-dokumentu baten ikuspegi arruntera arrastatzen badituzu, gelaxka horiek OLE objektu gisa txertatuko dira. Gelaxkak eskema-ikuspegira arrastatzen badituzu, gelaxka bakoitzak eskema-ikuspegiko lerro bat osatuko du.
Gelaxka-barruti bat Collabora Office Calc aplikaziotik arbelera kopiatzen baduzu, barruti horretako marrazki-objektuak, OLE objektuak eta diagramak ere kopiatuko dira.
Diagrama bat erantsita duen gelaxka-barruti bat txertatzen baduzu, diagramak jatorrizko gelaxka-barrutirako esteka mantenduko du, baldin eta diagrama eta jatorrizko gelaxka-barrutia batera kopiatzen badituzu.