Collabora Office 24.04 laguntza
Collabora Office aplikazioan, marrazki-objektuak testuen, kalkulu-orrien eta aurkezpen-dokumentuen artean kopiatu ditzakezu.
Hautatu marrazki-objektua edo -objektuak.
Kopiatu marrazki-objektua arbelera, esaterako
+C erabilita.Joan beste dokumentura eta kokatu kurtsorea marrazkia txertatu behar den lekuan.
Txertatu marrazki-objektua, esaterako
+V erabilita.Marrazki-objektu bat txertatzean, uneko paragrafoan ainguratzen da. Aingura aldatzeko, hautatu objektua eta egin klik OLE objektua edo Markoa tresna-barrako Aldatu aingura ikonoan. Aingura mota hautatzeko erabili daitekeen laster-leiho bat irekiko da.
Txertatutako marrazki-objektua uneko gelaxkan ainguratzen da. Aingura gelaxkaren eta orrialdearen artean ainguratu dezakezu. Horretarako, hautatu objektua eta egin klik Aldatu aingura ikonoan .