Collabora Office 24.04 laguntza
Collabora Office Writer, Impress eta Draw aplikazioetan, erabiltzaile bakarrak ireki dezake dokumentu bat aldi berean, idazteko. Calc-en, erabiltzaile askok ireki dezakete kalkulu-orri bera aldi berean idazteko.
Collabora Office Calc aplikazioan, dokumentuak partekatzean, erabiltzaile batek baino gehiagok izan dezake aldi berean idazteko baimena. Lagundu nahi duen erabiltzaile bakoitzak izen bat sartu behar du - Collabora Office - Erabiltzaile-datuak fitxan.
Komando batzuk ez daude erabilgarri (grisez agertzen dira) aldaketen kontrola edo dokumentuen partekatzea aktibatuta dagoenean. Kalkulu-orri berrietan, ezin dituzu grisez markatutako elementuak aplikatu edo txertatu.
A erabiltzaileak kalkulu-orriaren dokumentu berria sortzen du. Baldintza hauek aplika daitezke:
Erabiltzaileak ez du nahi kalkulu-orria partekatu lankidetzan jarduteko.
A erabiltzaileak dokumentua Writer, Impress eta Draw dokumentuetarako goian deskribatu den bezala irekitzen, editatzen eta gordetzen du.
Erabiltzaileak dokumentua lankidetzarako partekatu nahi du.
Erabiltzaileak
aukeratzen du dokumentuaren lankidetza-eginbideak aktibatzeko. Elkarrizketa-koadro bat irekitzen da, erabiltzaileak partekatzea gaitu edo desgaitu dezan. Erabiltzaileak partekatzea gaitzen badu, dokumentua partekatze moduan gordeko da, eta horrela erakutsiko da izenburu-barran.komandoa uneko dokumentuaren modua txandakatzeko erabil daiteke, partekatu gabeko moduaren eta modu partekatuaren artean. Partekatutako dokumentu bat partekatu gabeko moduan erabili nahi baduzu, dokumentua beste izen batekin edo bide batekin gorde behar duzu. Horrela, partekatuta ez dagoen kopia bat sortuko duzu.
A erabiltzaileak kalkulu-orriaren dokumentu bat irekitzen du. Baldintza hauek aplika daitezke:
Kalkulu-orriaren dokumentua ez dago modu partekatuan.
A erabiltzaileak Writer, Impress eta Draw dokumentuetarako goian deskribatu den bezala ireki, editatu eta gorde dezake dokumentua.
Kalkulu-orriaren dokumentua modu partekatuan dago.
Mezu bat bistaratzen da, dokumentua modu partekatuan dagoela eta modu horretan eginbide batzuk erabilgarri ez daudela jakinarazteko. Erabiltzaileak mezu hori desgaitu dezake, gehiago bistaratu ez dadin. 'Ados' sakatu ondoren, dokumentua modu partekatuan irekiko da.
A erabiltzaileak partekatutako dokumentu bat gordetzen du. Baldintza hauek aplika daitezke:
Dokumentua ez da aldatu eta ez du beste erabiltzaile batek gorde A erabiltzaileak dokumentua ireki zuenetik.
Dokumentua gordeta dago.
A erabiltzaileak dokumentua ireki duenetik, beste erabiltzaile batek dokumentua aldatu eta gorde egin du.
Aldaketek gatazkarik sortzen ez badute, dokumentua gorde egingo da.
Aldaketek gatazka sortzen badute, 'Ebatzi gatazkak' elkarrizketa-koadroa erakutsiko da. A erabiltzaileak erabaki beharko du zein bertsio gorde, 'Mantendu nirea' edo 'Mantendu bestea' aukeratuta. A erabiltzaileak gatazkak ebazten dituen bitartean, beste erabiltzaileek ezin izango dute partekatutako dokumentua gorde.
Beste erabiltzaile bat partekatutako dokumentua gorde eta gatazkak konpondu nahian dabil une honetan.
Une horretan, konbinazio bat egiten ari dela dioen mezu bat ikusiko du A erabiltzaileak. A erabiltzaileak gordetzeko komandoa bertan behera uztea erabaki dezake, edo geroago berriro gordetzen saiatzea.
Erabiltzaile batek partekatutako kalkulu-orri bat ongi gordetzen duenean, ondoren dokumentua birkargatu egingo da eta kalkulu-orriak erabiltzaile guztiek gorde dituzten aldaketa guztien azken bertsioa erakutsiko du. Beste erabiltzaile batek zenbait eduki aldatu baditu, mezu batek erakutsiko du "kanpoko aldaketa gehitu direla".
Writer, Impress eta Draw moduluetan (bai eta Calc moduluan ere, dokumentu-partekatzea gaituta ez dagoenean), fitxategi bat blokeatu egin daiteke. Dokumentu bera beste sistema eragile batzuetatik atzitzen denean ere fitxategi-blokeatze hori indarrean egongo da:
A erabiltzaileak dokumentu bat irekitzen du. Baldintza hauek aplika daitezke:
Dokumentua ez du beste erabiltzaile batek blokeatu.
Dokumentu hori A erabiltzaileak irekiko du irakurri eta idazteko. Dokumentua blokeatuta egongo da beste erabiltzaileentzat A erabiltzaileak dokumentua ixten duen arte.
Dokumentua "irakurtzeko soilik" markatuta egongo da fitxategi-sisteman.
Dokumentu hau soilik irakurtzeko moduan irekiko da. Editatzea ez da onartzen. A erabiltzaileak dokumentua beste dokumentu-izen batekin edo beste bide-izen batekin gorde dezake. A erabiltzaileak kopia hau edita dezake.
Dokumentua beste erabiltzaile batek blokeatuta dauka.
A erabiltzaileak dokumentua blokeatuta dagoela dioen elkarrizketa-koadro bat ikusten du. Elkarrizketa-koadroak hainbat aukera eskaintzen ditu: dokumentua irakurtzeko moduan soilik irekitzeko, dokumentuaren kopia bat editatzeko irekitzeko, edo 'Ireki' komandoa bertan behera uzteko.
Baldintza batzuk bete behar dira erabiltzaile-baimenen kudeaketa duten sistema eragileetan.
Partekatutako fitxategiak, lankide guztiek atzi dezaketen leku batean egon behar du.
Bai dokumentuaren bai hari dagokion blokeoko fitxategiaren baimenak ezarri behar dira, lankide guztiek fitxategiak sortu, ezabatu eta aldatu ahal ditzaten.
Idazteko baimenak fitxategiak (nahita edo nahi gabe) ezabatzea edo aldatzea baimentzen die beste erabiltzaileei.