Collabora Office 24.04 laguntza
Urruneko fitxategi-zerbitzuen erabiltzaile-gida
Collabora Office aplikazioak urruneko zerbitzarietan biltegiratutako fitxategiak ireki eta gorde ditzake. Fitxategiak urruneko zerbitzarietan edukita, ordenagailu batetik baino gehiagotik egin daiteke lan dokumentuetan. Esaterako, bulegoko ordenagailutik egin dezakezu lan egunez, eta ondoren, etxetik editatu dokumentu bera azken minutuko aldaketak egiteko. Fitxategiak urruneko zerbitzarietan biltegiratuta, galeretatik eta disko gogorren hutsegiteetatik ere babesten dira. Zenbait zerbitzarik fitxategietara dauden sartzeak eta ateratzeak ere ezagutzen dituzte, eta horrela, fitxategi bakoitzaren erabilera eta atzipenak kontrolatu ditzakete.
Collabora Office aplikazioak sare-protokolo ezagunak (FTP, WebDAV, Windows share, SSH) erabiltzen dituzten dokumentu-zerbitzari asko onartzen ditu. Google Drive eta antzeko beste zerbitzu ezagun batzuk ere onartzen ditu, bai eta OASIS CMIS estandarra inplementatu duten kode irekiko zerbitzariak ere.
Urruneko fitxategi-zerbitzu batekin lan egiteko, hasteko urruneko fitxategi-konexio bat konfiguratu behar duzu.
Egin ekintza hauetako bat:
Aukeratu
edozein Collabora Office modulutanEgin klik hasiera-zentroko Urruneko fitxategiak botoian
'Urruneko fitxategiak' elkarrizketa-koadroa agertuko da.
Hautatu fitxategia eta sakatu Ireki edo ⏎.
Ondoren agertuko den 'Urruneko fitxategiak' elkarrizketa-koadroak hainbat atal ditu. Goiko zerrenda-kutxan aurretiaz definituta dituzun urruneko zerbitzarien zerrenda du. Zerrenda-kutxaren azpiko lerroak karpeta atzitzeko bide-izena du. Ezkerrean, zerbitzariko erabiltzaile-espazioak duen karpeta-egitura dago. Panel nagusiak urruneko karpetako fitxategiak bistaratuko ditu.
Fitxategiak urruneko CMIS zerbitzari batetik ateratzeko eta zerbitzarian sartzeko ekintzek dokumentuen eguneraketak kontrolatzen dituzte eta nahi gabeko gainidazteak eragozten dituzte.
Dokumentua zerbitzaritik ateratzean, hura blokeatu egiten da, eta beste erabiltzaile batzuek ezin dute aldaketarik idatzi dokumentuan. Erabiltzaile bakar batek izan dezake dokumentu jakin bat blokeatuta momentu jakin batean. Dokumentua zerbitzarian sartzean edo ateratzea bertan behera uztean, dokumentua desblokeatu egingo da.
Ez dago dokumentuen sartze- eta ateratze-kontrolik Windows Share, WebDAV, FTP eta SSH zerbitzuetan.
Urruneko CMIS fitxategi-zerbitzu bateko fitxategi bat irekitzen denean, Collabora Office aplikazioak Atera zerbitzaritik botoia erakutsiko du mezu-arearen goialdean. Sakatu Atera zerbitzaritik botoia fitxategia zerbitzarian blokeatzeko eta horrela beste erabiltzaileren batek hura editatu dezan eragozteko. aukera ere erabili daiteke.
Collabora Office aplikazioak zerbitzarian dagoen fitxategiaren laneko kopia bat sortzen du (eta (Laneko kopia) katea txertatzen du fitxategi-izenean), fitxategia zerbitzaritik ateratzen denean. Editatzeko eta gordetzeko edozein eragiketa laneko kopian egiten da. Fitxategia nahi adina aldiz gorde daiteke. Aldaketak amaitu ondoren, sartu fitxategia zerbitzarian.
Fitxategia zerbitzarian sartzeko, aukeratu
. Elkarrizketa-koadro bat irekiko da azken edizioari buruzko iruzkinak txertatzeko. Iruzkin horiek CMIS zerbitzarian grabatuko dira, bertsioen kontrolerako. Laneko kopiak lehendik dagoen fitxategia ordeztuko du eta bertsio-zenbakia eguneratu egingo da.Zerbitzaritik ateratzea eragozteko, aukeratu
. Abisu-mezu batek jakinaraziko dizu azken edizioa baztertu egingo dela. Baieztatzen bada, ez da bertsio-eguneratzerik egingo.Gogoan izan fitxategia zerbitzarian sartu behar duzula hura erabiltzea amaitzen duzunean. Ez baduzu egiten, fitxategia blokeatuta geratuko da eta beste inork ezingo du hura aldatu.
Egin ekintza hauetako bat:
Fitxategia CMIS zerbitzari batetik ireki bada, aukeratu Gorde botoia edo sakatu Ctrl + S.
, sakatuFitxategia ez badago CMIS zerbitzari batean gordeta, aukeratu Gorde ikonoan eta hautatuGorde urruneko fitxategia
edo egin klik luzeaUrruneko fitxateigak elkarrizketa-koadroa agertuko da. Hautatu urruneko fitxategien zerbitzaria.
Iragazkia zerrenda-koadroan, hautatu nahi duzun formatua.
Sartu izen bat 'Fitxategi-izena' kutxan, eta sakatu Gorde.
Fitxategiarekin egiten ari zaren lana amaitu baduzu, sartu fitxategia zerbitzarian. Horretarako, aukeratu
.CMIS zerbitzarian biltegiratutako fitxategiek biltegiratze lokalean eskuragarri ez dauden propietateak eta metadatuak dituzte. Metadatu horiek garrantzitsuak dira CMIS konexioa eta zerbitzari-inplementazioa kontrolatu eta arazteko. Parametro guztiak irakurtzeko soilik bistaratzen dira.
Aukeratu
, CMIS fitxa.