Collabora Office 24.04 laguntza
Diagrama-legendak editatzeko:
Egin klik bikoitza diagraman.
Ertz grisa agertuko da diagramaren inguruan eta menu-barrak orain diagramako objektuak editatzeko komandoak edukiko ditu.
Aukeratu Formatua - Legenda edo egin klik bikoitza legendan. Horrek Legenda elkarrizketa-koadroa irekiko du.
Aukeratu erabilgarri dauden fitxetatik aldaketak egiteko, eta sakatu Ados.
Legenda hautatzeko, egin klik bikoitza diagraman (ikus 1. urratsa), eta ondoren, egin klik legendan. Orain, legenda diagramaren barnean lekuz alda dezakezu saguaren bidez.